ikerl(h)ari podcastaren 2. denboraldia estreinatuko dugu azaroan
2024ko urriaren 29a
![ikerl(h)ari podcastaren 2. denboraldia estreinatuko dugu azaroan](https://www.ueu.eus/komunikazioa/albisteak/ikerl-h-ari-podcastaren-2-denboraldia-estreinatuko-dugu-azaroan/@@images/image-600-820adbb83dcdb853d6e669b0805eb652.jpeg)
UEUk urteak daramatza ikertzaile gazteen ikusgarritasuna areagotu, elkarlana sustatu eta euskarazko produkzio zientifikoa akuilatzen. Bide horretan egin ditugu ehunka elkarrizketa, #Txiotesia lehiaketa, Ikergazte kongresua, Barredromoa eta Akademiatik plazara bezalako ekitaldi dibulgatzaileak.
Iaz ikerl(h)ari bideopodcasta eta ikertzaile aitzindariei buruzko dokumentalak argitaratu genituen. Eta lehenengo denboraldiaren arrakasta ikusita, bigarren denboraldia estreinatuko dugu azaroan.
Alde batetik, lau bideopodcast grabatu ditugu ikertzaile gazte euskaldunekin gai hauek lantzeko. Denboraldi honetan Eider Saragueta Hezkuntza Zientzietan doktoreak eta UEUkideak egingo ditu aurkezle-lanak. Irakurri egin diogun elkarrizketa: Eider Saragueta: "ikerl(h)ari bideopodcasta ikertzaile gazteen artean beharrezkoa bilakatu da"
Dibulgazioa (azaroak 4)
- Aimar Erkiaga Erkiaga. Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitatean doktoregaia.
- Ane Portillo Blanco. Zientzien Hezkuntzan doktoregaia.
- Josu Narbarte Hernandez. Arkeologian doktorea.
Etxetik mundura (azaroak 11)
- Olatz Leturiaga Angoitia. Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologian doktoregaia.
- Gontzal Carrasco Cobo. Kultura Ikasketetan doktoregaia.
- Pauline Guelle. Zuzenbide Publikoan doktorea.
Generoa (azaroak 18)
- Ione Zuloaga Muxika. Aranzadi Zientzia Elkarteko historialaria.
- Uxue Diez-Guiral. Hezkuntza Zientzietan doktorea.
- Sara Arruti Benito. Zuzenbidean doktoregaia.
- Uxue Fernandez Lasa. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan doktorea.
Herri-ikerketa (azaroak 25)
- Haritz Azurmendi Arrue. Gizarte Zientzietan doktirea.
- Itsaso Larramendi Elexgarai. Arkitektoa. Tipi Kooperatiba.
- Marta Luxan Serrano. Mugimendu Feministako kidea.
Bestetik, nondik gatozen jakiteko eta ikerketaren esparruan egindako lana ezagutarazi eta errekonozitzeko bi ikertzaile aitzindariren testigantzak jaso ditugu dokumental labur bitan, UEUkideak biak:
Lore Erriondo Korostola (azaroak 13)
Jesus Mari Txurruka Argarate (azaroak 20)
Ikerl(h)ari BIRA produkzioak eta IN estudioaren laguntzarekin egindako proiektua da.