Argitaletxea

Dagoeneko ehunka izenburu ditugu gure katalogoan liburu eta aldizkarien artean, eta unibertsitate-mailako euskarazko testugintzan dekano bilakatu gara.

Helburuak

UEUren helburua hirukoitza da:

  • Unibertsitate-liburuen prozesu osoa euskaraz egiteko aukera eskaintzea (sortzen denetik produktua irakurlearen esku dagoen arte).

  • Unibertsitate-mailako azpiegitura bibliografikoa aberastea.

  • Arlo teknikoetan euskarazko terminologia eta sintaxia finkatzen laguntzea.

UEUk argitaratutak liburuak Durangoko Azokako standean

Liburuak ( > )

UEU 1977. urtean hasi zen liburuak argitaratzen eta geroztik mota guztietako generoetan aritu da: testuliburuak, saiakerak, goi-mailako dibulgazioa, erreferentziazko obren itzulpenak, doktorego-tesiak...

Hainbat erakunderekin elkarlanean egin du bidea UEUk. Kasu batzuetan liburu edo produktu zehatzetarako eta beste batzuetan iraupen luzeagoko hitzarmenen bidez.

Oro har, liburuak argitaratu ondoko bosgarren urtean denen eskura jartzen dira UEUren liburutegi librean, doan irakurri edota deskargatzeko.

Aldizkariak

1990. urtean argitaratu zuen UEUk lehenengo aldizkaria eta ordutik euskal komunitate zientifikoaren garapenerako tresna diren beste aldizkari batzuk ere sortu dira:

  • 1990. Uztaro, Giza eta Gizarte Zientzien aldizkaria.

  • 2003. Kondaira.eus Historiari buruzko aldizkari elektronikoa.

  • 2009 Aldiri. Arkitektura eta abar (2021ean azken alea). UEUko Arkitektura Sailaren eskutik.

  • 2017. Osagaiz. Osasun-zientzien aldizkaria. Osasungoa Euskalduntzeko Erakundearekin (OEE) batera sortua.


KALITATE ETA BERMEAK
KONPROMISO ETA POLITIKAK