Lantaldea
Batzar Nagusiak onartutako egitasmoa teknikoki aurrera ateratzeko ardura lantaldearena da. Une honetan 22 pertsonek osatzen dute UEUko lantaldea, Idazkari Nagusia buru delarik.
Ander Altuna Gabiola
(Bilbo, 1964)
Hizkuntza-arduraduna
Euskal Filologia ikasi zuen Gasteizen, UPV/EHUn.
2004. urtean hasi zen UEUn hasi zuzentzaile-lanetan eta bertako hizkuntza-arduraduna da ordutik.
Bilboko egoitzan egiten du lan.
a.altuna@ueu.eus / (+ 34) 94 679 05 46
Ireide Arriolabengoa Igarza
(Elorrio, 1972)
Aholkularitza pedagogikoaren arduraduna
Gizarte Hezkuntzan diplomatua Deustuko Unibertsitatean, Pedagogian lizentziatua UPV/EHUn eta Haur Hezkuntzako magisteritzan diplomatua Mondragon Unibertsitatean.
2004. urtean hasi zen lanean UEUn, aholkulari pedagogiko bezala. Ulibarri, ikastetxeen hizkuntza normalkuntzaren programan aholkulari izan da hainbat urtez. .Aholkularitza pedagogikoko lantaldearen koordinatzailea eta Ikasgela Birtualaren arduraduna da gaur egun. Egitasmo akademikoen diseinuan eta prestakuntzan aholkularitza ematen du. Online ikas-irakaskuntzan irakasleak formatu, irakasle eta ikasleen tutorizazio eta akonpainamendu lana egin, eta Ikasgela Birtuala kudeatzen du.
Eibarko egoitzan egiten du lan.
i.arriolabengoa@ueu.eus / (+ 34) 943 82 14 26
Marije Bidaguren Ajuria-Auzokoa
(Gernika, 1976)
UEUko dokumentalista
Bibliotekonomia eta Dokumentazio diplomatua.
UEUrekin lehen kontaktua 2014an izan zuen, lankide baten ordezkapena egiterakoan. Bi urte geroago, dokumentazio-lanetan jarraitu zuen INGUMA datu-basean. Une honetan datu-base horren arduraduna da eta Tesiker euskarazko tesien biltegiaren proiektuan aritzen da.
Bilboko bulegoan egiten du lan
.
m.bidaguren@ueu.eus / (+ 34) 94 679 05 46
Emilio Delgado Martínez
(Bilbo, 1976)
Informatika-arduraduna
Informatikan ingeniari, ikasketak egin zituen EHUko Informatika Fakultatean eta Computer Studies BSc(Hons), Brightoneko unibertsitatean.
Donostiako Informatika Fakultatean ikasle zela izan zuen UEUren berri, bertako irakasle eta erabilitako testuliburuen bidez. 1999. urtean, UEUk kudeatzen zuen Ulibarri proiektuan lan egin zuen. Urte bat geroago, UEUko informatika-arduradun lanpostua lortu zuen. Haren egitekoa da proiektuei garapen teknikoa eman eta azpiegitura informatikoaz arduratzea.
Bilboko bulegoan egiten du lan.
e.delgado@ueu.eus / (+ 34) 94 679 05 46
Zihara Enbeita Gardoki
(Gernika-Lumo, 1976)
Komunikazio-taldeko teknikaria
Kazetaritzan lizentziatua 1999an UPV/EHUn. UOCen Social Media Content graduondokoa egina eta ikus-entzunezko diseinuan eta informazioaren bisualizazioan espezializazioa.
UEUrekin lehen harremana 1995ean izan zuen, artean oraindik kazetaritzako ikaslea zela. Gerora Udako Ikastaroetako prentsa-bulegoko kide izan zen. 2016. urtetik UEUko komunikazio-taldeko kidea da.
Eibarko bulegoan egiten du lan.
z.enbeita@ueu.eus / (+ 34) 943 82 14 26
Zuriñe Etxanobe Solaguren
(Iurreta, 1977)
Komunikazio-taldeko teknikaria
Ikus-entzunezko komunikazioko ikasketak egin zituen UPV/EHUn.
UEUrekin lehen kontaktua 2005ean izan zuen, lankide baten ordezkapena egiterakoan. UEUn proiektu bat baino gehiagotan aritu den arren, 2006tik 2022ra bitartean euskal komunitate unibertsitarioaren bilgune den Unibertsitatea.net atariaren ardura izan du eta une honetan komunikazio-taldeko kide da.
Eibarko bulegoan egiten du lan.
z.etxanobe@ueu.eus / (+ 34) 943 82 14 26
Oihana Gardoki Ibarra
(Bergara, 1971)
Etengabeko Prestakuntzako teknikaria
Administrazioa eta Finantzako goi-mailako eta Ikus-entzunezko goi-mailako ikasketak egin zituen.
UEUrekin lehen kontaktua 2010ean izan zuen, arlo akademikoko lankide baten ordezkapena egiterakoan. Lau urte geroago, etengabeko prestakuntzako teknikari hasi zen lanean, eta une honetan Prest_Gara programaren arduraduna da eta arlo akademikoko beste hainbat proiektutan aritzen da.
Eibarko bulegoan egiten du lan.
o.gardoki@ueu.eus / (+ 34) 943 82 14 26
Ane Garetxana Ettcheto
(Eibar, 1996)
Etengabeko Prestakuntzako teknikaria
Haur Hezkuntzako ikasketak eta Psikodidaktika: Hezkuntzaren psiokologia eta berariazko didaktikak masterra egin ondoren HEZikt graduondokoa ikasi zuen UEUn, 2020an. Hau izan zen bere lehenengo hartu-emana UEUrekin. Haur Hezkuntzako irakasle lanetan ibili ondoren, lan-deialdi bat ikusi zuen sare sozialetan eta UEUn hasi zen lanean 2022an. Lantalde Akademikoko kidea da eta Etengabeko Prestakuntzarako teknikari lanak egiten ditu.
Eibarko bulegoan egiten du lan.
a.garetxana@ueu.eus / (+ 34) 943 82 14 26
Maialen Gonzalez Gambra
(Deba, 1996)
Kontabilitate eta administrazio ataleko teknikaria
Erdi mailako Administrazio eta kudeaketa, eta goi mailako Administrazio eta finantza ikasketak egin zituen Meka Lanbide Eskolan.
2020. urtean ezagutu zuen UEU eta 2023ko irailetik aurrera hasi zen administrazio lantaldeko kide moduan.
Eibarko egoitzan egiten du lan.
m.gonzalez@ueu.eus / (+ 34) 943 82 14 26
Irati Iciar Madinabeitia
(Oñati, 1975)
Etengabeko Prestakuntzaren koordinatzailea
Historian lizentziatua UPV/EHUn. Euskal Kulturgintzaren Transmisioan aditu titulua du Mondragon Unibertsitatean eta Hizkuntza Plangintza espezialista titulua UPV/EHUn.
1997 aldera ezagutu zuen UEU, Historiako ikaslea zelarik. Historia Sailaren bilera batera gonbidatu zuten eta bere lehen hitzaldia emateko enkarguarekin irten zen. Ordutik Historia Saileko kidea da eta Historia sailburua izan zen 2000-2002 urteen artean. UEUn lanean 2002. urtean hasi zen, Udako Ikastaroen arduradun, eta hala jarraitzen du gaur egun ere. Horretaz gain, Lantalde Akademikoaren koordinatzailea da.
Eibarko bulegoan egiten du lan.
i.iciar@ueu.eus / (+ 34) 943 82 14 26
Nekane Intxaurtza Etxebarria
(Igorre, 1965)
Argitalpenen arduraduna
Administrari laguntzaile ikasketak egin zituen.
1984. urtean ezagutu zuen UEU. Urte horretan bertan Iruñeko udako ikastaroetako glotodidaktika- eta literatura-ikastaroak egin zituen. 1985ean lanean hasi zen UEUn argitalpenen arloan. 1990. urtean hartu zuen lantaldean argitalpenen ardura. Haren egitekoa da UEUren liburu eta aldizkarien argitalpenez arduratzea.
Bilboko bulegoan egiten du lan.
n.intxaurtza@ueu.eus / (+ 34) 94 679 05 46
Uxoa Iñurrieta Urmeneta
(Donostia, 1990)
GOI ikastegiko irakasle eta ikertzailea, Hizkuntzalaritza Sailburua
Itzulpengintzan lizentziatua da, eta Hizkuntzalaritza Konputazionalean doktorea. UPV/EHUko HiTZ zentroan egin zuen doktoretza, Ixa taldean.
Ikasle-garaian ezagutu zuen UEU, ikastaro batzuen bidez, eta irakasle gisa ere hainbat ikastaro eta graduondokotan parte hartu du ordutik. Gaur egun, Goi-mailako Online Institutuan aritzen da, irakasle eta koordinazio-taldeko kide. Hizkuntzalaritza sailburua da.
Eibarko egoitzan egiten du lan.
u.inurrieta@ueu.eus / (+ 34) 943 82 14 26
Edurne Koch Elizegi
(Donostia, 1973)
Nafarroako egoitzaren arduraduna
Soslai eskolan egin zituen argazkigintza ikasketak.
2008. urtean hasi zen lanean UEUn, Nafarroako egoitzan lan egiteko pertsona bat behar zela jakin zuenean. Haren egitekoa da Nafarroako jarduera akademikoaren diseinua egitea eta aurrera eramatea.
Iruñeko egoitzan egiten du lan.
e.koch@ueu.eus / (+ 34) 943 82 14 26
Oihane Landazabal Bernabeu
(Algorta, 1994)
Aholkulari pedagogikoa
Lehen Hezkuntzan graduatua (UPV/EHU) eta Pedagogian graduatua (UPV/EHU).
UEUrekin lehen hartu emana 2017an izan zuen Udako Ikastaroen bitartez. 2019ko urrian, Hezkuntza Sailaren beka batekin, UEUko arlo pedagogikoa indartzeko beharrari erantzunez, UEUko lantalde akademikoan integratu zen hiru hilabetez, eta 2020ko urtarrilaz geroztik bertan dabil lanean: batetik, egitasmo akademikoen diseinuan eta prestakuntzan aholkularitza ematen, eta bestetik, online ikas-irakaskuntzan irakasleak formatzen, irakasle eta ikasleen tutorizazio eta akonpainamendu lana egiten, eta Ikasgela Birtuala kudeatzen.
Eibarko bulegoan egiten du lan.
o.landazabal@ueu.eus / (+ 34) 943 82 14 26
Ainhoa Latatu Nuñez
(Bilbo, 1973)
GOI ikastegiko zuzendaria
Biologian doktorea da UPV/EHUn.
1994. urtean ezagutu zuen UEU, Natura Zientziak saileko kide baten bitartez. Sail horren sailburua izan zen 1998tik 2002ra. Eta 2002an sartu zen UEUren lantaldean. UEUn unibertsitate mailako prestakuntzaz arduratzen da, batez ere graduondokoen sustapen eta kudeaketaz. 2020. urtetik Goi-mailako Online Institutuan aritzen da nagusiki. Irakasle eta koordinazio-taldeko kidea izateaz gain, ikastegiko zuzendaria da.
Eibarko bulegoan egiten du lan.
a.latatu@ueu.eus / (+ 34) 943 82 14 26
Alazne Lazpiur Roman
(Donostia, 1993)
Aholkulari pedagogikoa
Pedagogian eta Lehen Hezkuntzan graduatua da UPV/EHUn, bai eta Irakaskuntza Masterduna ere.
2018. urtean ezagutu zuen UEU, Udako Ikastaroen bitartez. UEUrekin lehen hartu emana 2019an izan zuen (Eusko Jaurlaritzako Trantsizio Beka zela eta). 2020ko urtarrilaz geroztik bertan dabil lanean: batetik, egitasmo akademikoen diseinuan eta prestakuntzan aholkularitza ematen, eta bestetik, online ikas-irakaskuntzan irakasleak formatzen, irakasle eta ikasleen tutorizazio eta akonpainamendu lana egiten, eta Ikasgela Birtuala kudeatzen.
Eibarko bulegoan egiten du lan.
a.lazpiur@ueu.eus / (+ 34) 943 82 14 26
Josu Lopez Gazpio
(Tolosa, 1987)
GOI ikastegiko irakasle eta ikertzailea, Kimika saileko Sailburua
Kimikan doktorea UPV/EHUn.
Donostiako Kimika Fakultateko ikasle zela ezagutu zuen UEU eta harrezkero UEUren hainbat ekimenetan parte hartu du. 2015ean UEUko unibertsitate-mailako ikasmaterialak sustatzeko laguntzei esker “Kimika orokorreko eskuliburua” argitaratu zuen. 2016, 2018 eta 2021ean zientziaren dibulgazioarekin eta irakaskuntzarekin lotutako udako ikastaroen antolakuntzan parte hartu zuen. 2017ko martxotik UEUko Kimika Sailaren ardura du. Une honetan Irakaskuntza Masterreko irakaslea da eta masterreko Natur Zientziak eta Matematika espezialitateko koordinatzailea da.
Eibarko bulegoan egiten du lan.
j.lopez-gazpio@ueu.eus / (+ 34) 943 82 14 26
Izaskun López Núñez
(Bilbo, 1997)
Etengabeko Prestakuntza Teknikaria
Lehen Hezkuntzan graduatua da UPV/EHUn.
2021. urtean ezagutu zuen UEU, HEZikt graduondokoa egin zuenean. Irakasle moduan zenbait lan egin ondoren, 2019ko urrian, Hezkuntza Sailaren beka bati esker, ikasketa zentroetan hasi zen lanean, formakuntza teknikari eta enplegagarritasun eta praktiketako arduradun gisa. Horrek eraman zuen etengabeko hezkuntza ez-formalaren eta prestakuntzaren zale amorratua izatera. UEUn lan egiteko aukera 2023ko urrian agertu zitzaion eta gaur egun Lantalde Akademikoko kide da, Prestakuntzarako Teknikari bezala.
Eibarko bulegoan egiten du lan.
izaskun.lopez@ueu.eus / (+ 34) 943 82 14 26
Ane Sarasua Aranberri
(Eibar, 1971)
Idazkari Nagusia
Zuzenbide ekonomikoan lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean.
1997. urtean ezagutu zuen UEU, lan-deialdi bati erantzunez eta medioetan iragarki bat ikusi ondoren. Lehen urteak, kontularitzan pasa ondoren, 2000. urtean erakundeko Idazkari Nagusia izatea eskaini zioten. Haren egitekoa da UEUren proiektuaren bideragarritasunaz arduratzea. Kudeaketa, finantzak eta pertsonen gidaritza uztartzen ditu bere egunerokotasunean, lantaldeak ahalik eta eraginkorren helburuak lor ditzan.
Eibarko bulegoan egiten du lan.
a.sarasua@ueu.eus / (+ 34) 943 82 14 26
Idoia Torregarai Martija
(Usurbil, 1974)
Komunikazio-arduraduna
Kazetaritzan lizentziatua UPV/EHUn. Komunikazio-zuzendaritza ikasketak egin zituen Bartzelonako Unibertsitate autonomoan eta gidoigintza Kataluniako unibertsitate Irekian.
1996. urtean ezagutu zuen UEU, Iruñeko udako ikastaroetako prentsa-bulegoan lan egin zuenean. Hurrengo urteetan bertan jarraitu zuen lan egiten, eta 1999an udako ikastaroen komunikazio-ardura hartu zuen. Urte bat beranduago, UEUko komunikazio-arduradunaren lanpostua lortu zuen. Haren egitekoa da UEUren barne- eta kanpo-komunikazioaz arduratzea.
Eibarko bulegoan egiten du lan.
komunikazioa@ueu.eus / (+ 34) 943 82 14 26
Xabi Zubeldia Etxeberria
(Eibar, 1995)
Kontabilitate eta administrazio ataleko teknikaria
Enpresen administrazio eta zuzendaritza gradua eta Ekonomia Sozial eta solidarioa Masterra egin zituen UPV/EHUn.
Eibartarra izanik, betidanik izan du UEUren Markeskoa Jauregiko egoitzaren berri, nahiz eta UEUrekin harreman zuzena 2021. urtean hasi, Ekonomia lantaldeko kide moduan.
Eibarko egoitzan egiten du lan.
x.zubeldia@ueu.eus / (+ 34) 943 82 14 26