Eider Saragueta Garrido

Izena: Eider
Abizenak: Saragueta Garrido
Ikasketak: Hezkiketa Fisikoan Irakasle Diploma eta Antropologia Sozial eta Kulturalean Lizentziatua
Jaioterria eta urtea: Ibarra, 1989

Eider Saragueta Hezkuntza Zientziak saileko irakasle eta ikertzailea da Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean (UPV/EHU). Nazioarteko hainbat kongresutan parte hartu du eta estatuko nahiz nazioarteko aldizkarietan argitaratu du bere lana. Lehen Hezkuntzako irakasle ikasketaduna, Gizarte eta Kultur Antropologian lizentziaduna eta Eleaniztasuna eta Hezkuntza Nazioarteko Unibertsitate Masterra (EMME) egindakoa da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). 2019an “Translanguaging hezkuntza-eleaniztunean. Ikerketa etnografiko bat” izeneko tesia aurkeztu zuen Jasone Cenoz katedradunak zuzenduta. Bere ikerketa ildo nagusiak: Lehen Hezkuntzako ikasleen euskararen erabilera, horien identitatea eta gela barruan gertatzen den translanguaging-a aztertzea. Hori guztia, gela barneko etnografiaren ikuspegitik.


Inguma