Txiotesia

Txiotesia euskal ikertzaile gazteen lanak gizarteratzeko eta haiei izen-abizenak jartzeko UEUk 2013az geroztik bi urterik behin antolatzen duen lehiaketa da. Ikertzaile gazteen sarea sendotzea eta zientziaren dibulgazioa euskaraz sustatzea ere badira egitasmoaren helburuak.

Parte-hartzaileek Mastodon-etik edo X/Twitter-etik zabaldu behar dute beren ikerketa-lana eta bi irabazle izendatuko dira: Ikertzaile ulergarriena (500 €) eta Ikertzaile originalena (300 €).

2024ko maiatzaren 14an egin da 7. edizioa eta 38 euskal ikertzailek parte-hartu dute bertan (ikusi egunak emandako datuak). Ekarpen horiek guztiak Txiotesia7 atalean dituzue bilduta.nobedadeekin etorri da:

Azken edizioko irabazleak

Txioen biltegia

Parte hartzeko argibideak

ARAUAK
SARIAK
EPAIMAHAIA
SARI-BANAKETA EKITALDIA
KOLABORAZIOA
2024KO NOBEDADEAK