Bidali artikulua

IkerGazte kongresuan artikulua aurkezteko deialdia irekita dago 2025eko urtarrilaren 20tik otsailaren 17ra. Hemen dituzu horretarako argibideak.

Nork aurkez dezake artikulua?

IkerGazte kongresua ikerketaren ibilbide profesionalean hasi berri direnei zuzenduta dago, beraz, zure ikerketa-lanaren emaitzak aurkeztera animatzen zaitugu, baldin eta...

  • tesia egiten bazabiltza,
  • tesia aurkeztu berri baduzu (gehienez azken lau urteetan),
  • ikerketa-lanen bat egin baduzu (MALa edo GrALa adibidez, betiere ikerketaren kalitatea bermatzen baldin bada).

Zein izan daiteke artikuluen ikergaia?

Lanak arlo hauetako batean edo hainbatetan (diziplinartekotasuna landuz) kokatu beharko dira:

  • Giza Zientziak eta Artea: Historia, Hizkuntzalaritza, Filosofia, Artea, Antropologia…
  • Gizarte Zientziak eta Zuzenbidea: Ekonomia, Enpresa, Zuzenbidea, Soziologia, Kazetaritza, Komunikazioa, Pedagogia, Psikologia…
  • Ingeniaritza eta Arkitektura: Industria Ingeniaritza, Telekomunikazioak, Informatika, Arkitektura…
  • Osasun Zientziak: Medikuntza, Erizaintza, Farmazia…
  • Zientziak eta Natura Zientziak: Fisika, Kimika, Geologia, Matematika, Biologia…

Gogoan izan IkerGazte diziplinarteko kongresua dela eta aurkezten den ikerketak jakintza-alor horretako ikertzaileentzat ulergarria izan behar duela.

Artikuluen deialdia

  • Artikulua aurkezteko deialdia 2025eko urtarrilaren 20tik otsailaren 17ra egongo da irekita. Dokumentu honetan (PDF) duzu jakin beharreko guztia.
  • Artikuluaren bidalketa easychair plataformaren bitartez egingo da.
  • Artikuluen egitura eta ereduak ikusteko, ikusi “Ereduak eta arauak” atala.

Data garrantzitsuak

  • Artikuluak bidaltzeko deialdia: 2025eko urtarrilaren 20tik 2025eko otsailaren 17ra.
  • Ebaluazioen erantzunak: 2025eko martxoaren 24ko astean
  • Artikuluen azken bertsioa: 2025eko apirilaren 3ra arte
  • Izen-ematea: 2025eko apirilaren 7tik maiatzaren 16ra
  • Kongresuaren datak: maiatzak 28, 29, 30