Hezkuntza soziolinguistikoa: esperientzien partekatzea eta aurrera begirakoa.

Data: 2024ko uztailaren 4a (Osteguna)
Ordutegia: 9:00-17:00
Izaera: Presentziala
Ordu kopurua: 10
Matrikula-epearen hasiera: 2024ko maiatzaren 6a
Matrikula-epearen bukaera: 2024ko uztailaren 1a

Aurkezpena

Minorizazio zein desoreka sozialeko egoerak gainditu edota eraldatzeko nork bere inguruaren eta egoeraren kontzientzia kritikoa hartzea lehenengo urratsa dela identifikatu da. Hala erakutsi zuen Paulo Freirek Pedagogía de la liberación lanean, eta, hala ulertzen du Soziolinguistika Kritikoak gaia hizkuntzen arteko minorizazio-egoeretara ekarrita. Euskal Herrian ere lan handia egin da hezkuntza soziolinguistikoaren alorrean azken urteetan, euskararen biziberritzeari begira gako garrantzitsua dela antzemanda eta geure burua eta ingurua eraldatu nahi baditugu hizkuntzaren eta gizartearen arteko harremana ulertzen lagunduko diguten tresnak behar ditugula sinistuta. Lanketa hori egiteko material asko eta askotarikoak sortu dira.

Udako ikastaro honetara hezkuntza soziolinguistikoaren harira han eta hemen gaztetxoei zuzendutako zenbait esperientzia ekarri nahi dira, hausnarketa konpartitua egin eta etorkizunari begira gaian aurrera egiteko gako nagusiak identifikatzeko.

Irakasleak

Helburuak

  • Hezkuntza soziolinguistikoa lantzeko Euskal Herrian nerabeekin egiten ari diren esperientziak elkarrizketan jartzea eta etorkizunari begira hausnarketa konpartitua egitea.
  • Hezkuntza soziolinguistikoan sakontzeko proposamenak egitea, euskararen biziberritzean egungo erronkei ekarpena egiteko.

Nori zuzenduta

  • Derrigorrezko Lehen eta Bigarren Hezkuntzako zein Batxilergoko irakasleei.
  • Ikastetxeetako Hizkuntza Planen arduradunei.
  • Euskara teknikariei.
  • Soziologia, Antropologia, Hizkuntzalaritza... ikasketetako ikasleei.
  • Soziolinguistikan eta euskararen biziberritzean interesa duen zein alor horretan lanean diharduen edozeini.

Jakintza-arloak