Rosa Ramos Alfaro
Izena: Rosa
Abizenak: Ramos Alfaro
Ikasketak: Euskal Filologia Lizentziatura
Jaioterria eta urtea: 1966
Nafarroako tokiko administrazioko euskara teknikaria izan nintzen 1989. urtetik 2021. urtera.
2016. urtetik euskaltzain urgazlea naiz.
UEUko Soziolinguistika Saileko kidea eta koordinatzailea izan nintzen 90. hamarkadan.
Soziolinguistika Klusterrarekin eta Euskaltzaleen Topagunearekin elkarlanean aritu naiz unean uneko proiektuetan.
2012. urtean hasi nintzen Nafarroako Hezkuntza Departamentuko EIBZrekin lanean, ikasleen motibazioa eta atxikimendu linguistikoa hobetzea helburu duen irakasleen formazioa sortzeko eta zabaltzeko, Motibazioa Sustatzeko Baliabideak proiektuan, hain zuzen.
2022an sortu nuen Uharri Soziolinguistika Aplikatua izeneko aholkularitza zerbitzua.
Inguma