Iñaki Eizmendi Arsuaga

Izena: Iñaki
Abizenak: Eizmendi Arsuaga
Ikasketak: Gizarte Heziketan diplomatua
Jaioterria eta urtea: Hernani, 1973

Lasarte-Oriakoa naiz eta 1973an jaio nintzen. Gizarte hezitzaile ikasketak egin nituen.

Hainbat urte eman nituen euskararen erabileran eragiteko ekimenetan parte hartzen Ttakun Kultur Elkarteko dinamizatzaie moduan.

2007an Ebete hizkuntza-zerbitzuak sortu nuen. Gaur egun 6 kidez osatutako kooperatiba txiki bat gara.

Ordutik Euskal Herri osoan zehar nabil ikastaro eta hitzaldiak ematen, baita aholkularitza eskaintzen ere.

Ebete hizkuntza-zerbitzuetatik haur eta nerabeen euskararen erabileran, gaitasunetan eta motibazioan eragiteko baliabideak garatu eta hedatzen ditugu. Irakasleei, haur eta nerabeen gurasoei eta eskola orduz kanpoko jardueretako hezitzaile eta eragileei begirakoak izaten dira.


Inguma