Etnografia feministak Euskal Herrian. XXI. mendera begira dagoen antropologia

Jakintza-arloak: Antropologia
ISBN: 978-84-8438-598-1
Argitalpen urtea: 2016
Orrialdeak: 284

UPV/EHUrekin koedizioan argitaratua

Liburu honek, azken urteetan, gure testuinguruan garatu diren edo garatzen
ari diren ikerketa antropologiko feministen berri ematen du. Sarrerako
kapituluan jasota gelditzen denez, asko dira laurogeiko hamarkadatik hona
emakumeen errealitatea aztertu edota genero-ikuspegia erabili duten euskal
antropologoak, ekarpen interesgarriak eginez, ez bakarrik genero-harremanen
analisiari dagokionez, baizik eta, oro har, euskal kulturaren eta euskal
gizartearen azterketari dagokionez ere. Horietako batzuek, guztiak Euskal Herriko
Unibertsitatean ikertzen edota irakasten daudenak, parte hartzen dute liburu
honetan.

Edukiak lau multzotan antolatuta daude. Lehen atalean, zenbait ikergai
klasikoren inguruko ikuspegi berrituak biltzen dira, bertsolaritza, pilota
edota frankismo garaiko dantzaldiak hizpide izanik. Bigarrenean, emakumeen
politikak, agentzia eta erresistentziak aztergai nagusitzat hartzen dituzten
lanak daude: eroetxeetan eta kartzeletan sarturiko emakumeen esperientziak,
hilekoaren politikak, eta berdintasunerako politika instituzionalak. Hirugarrenean,
zentzumenak, gorputza eta eszenaren esparruetan sortzen ari diren proposamen
teoriko-metodologiko berritzaileak eskaintzen dira. Azkenik, laugarren atalean,
maitasun-harremanen arloan egindako zenbait ikerketa aurkezten dira, gai eta
talde ezberdinen inguruan harilkaturikoak: gizonak, bikote parekideak, nerabeak
eta adiskide-taldeak.

Mari Luz Esteban eta Jone Miren Hernandezi egindako elkarrizketa irakurri

Aurkibidea

Feminismoa, euskal antropologiaren akuilu eta elikagai: 30 urteko ibilbide oparoa, Jone M. Hernández García, Mari Luz Esteban eta Margaret Bullen

I. IKERGAI KLASIKOEN IKUSPEGI BERRIAK

Sarrera

Odolak badu generorik? Edo zergatik gorputz emeak ez diren bertsoetarako bizitokia, Jone M. Hernández García

Des-plazatutako gorputzak. Generoa, kirola eta kultur protagonismoa euskal testuinguruan, Olatz González-Abrisketa

Emozioen erabilera genero-sistemaren inposaketan. Frankismoko dantzaldien kasua, Maialen Altuna Etxeberria

 

II. ARRAKALAK HARRESIETAN: EMAKUMEEN AGENTZIA ETA ERRESISTENTZIAK

Sarrera

Frankismo garaiko isiltasunetan arakatuz: eroetxeetan sartutako emakumeen istorioak, Itxaso Martin Zapirain

Murrua murru (besterik ez) denean. Kartzelatutako emakumeen erresistentzia-praktikak aztergai, Maria Ruiz Torrado

Espiritualtasun garaikideak hilekoaren irakurketa alternatiboetan: gorputz- eta genero-ideologiak, Miren Guillo Arakistain

Berdintasunerako politika publikoen antropologia,Ixone Fernandez-de-Labastida Medina

III. EKARPEN METODOLOGIKOAK: GENEROA, GORPUTZA, ESZENA

Sarrera

Suspertzea depresioetan: haragiztaturiko ondoez sozial gorpuztuaren aurrean, gorputz agentea, María Zapata Hidalgo

Pertzepzio parte-hartzailea: erreminta metodologiko feminista, Carlos García-Grados

Eszenaratzeak, antropologiaren tresna metodologiko, Miren Urquijo Arregi

IV. MAITASUN-HARREMANAK, XXI. MENDEKO GOGOETA FEMINISTAREN ERDIGUNEAN

Sarrera

Maite-kontuak: gizonen hausnarketak eta bizipenak amodioaz,Jaime Altuna Ramirez

Bikote-harreman parekideak eta dirua. Tabua gainditzen?,Amaia Agirre Miguelez

Benetako maitasunik ote? Amodioaren ikuspegi helduzentrikoa nerabeen artean aztergai, Irantzu Fernandez Rodriguez

Maitasun-harremanak eta elkar babesteko sareak edo komunitateak: emakume feministen esperientziak, Mari Luz Esteban

AUTOREEN CURRICULUM LABURRAK

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Deskargatu (pdf)