V. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu bilduma. Giza Zientziak eta Artea
DOI: https://dx.doi.org/10.26876/ikergazte.2023.01
UEUk 50 urte bete berri dituen honetan euskal komunitate zientifiko-intelektuala trinkotzea du oraindik bere helburu garrantzitsuenetako bat. Horren erakuslea da, azken urteotan UEUren jardunaren ikurra izan den #ElkarEkin lelo eta traola. Elkar ezagutza eta elkarlana ezinbestekoa da ezagutzak aurrera egin dezan, elkarrengandik ikasiz eta elkarrekin eraikiz.
Ildo horretatik, UEUk hainbat arlotako aditu, aritu eta ikertzaileak biltzen ditu ezagutza arlo desberdinen inguruan antolatutako zenbait topaketa eta mintegitan: Informatikari Euskaldunen Bilkurak (12 edizio), Historialari Euskaldunen Topaketak (6 edizio), Hizkuntzalari Euskaldunen Topaketak (5 edizio), Matematikari Euskaldunen Bilkura (5 edizio), Osasun Zientzietako ikertzaileen topaketak (3 edizio) eta Natur Zientzietako ikertzaileen bilkurak (4 edizio), besteak beste, horren adibide argiak dira. Pozik esan dezakegu ikertzaile euskaldunak inoiz baino gehiago direla, baina tamalez, haien arteko ezagutza urria da oraindik. Hutsune horretaz jabetuta, 2010. urtean ezagutza-alor guztiak bilduko zituen kongresu baten ideia sortu zen UEUn, eta 2015. urtean Ikergazte lehen kongresua antolatu genuen, Durangon. Orduan hasitako bideak jarraipena izan zuen 2017an Iruñean, 2019an Baionan eta 2021ean Gasteizen. Aurten Donostian beteko du bosgarren edizioa, Kursaal Jauregian, maiatzaren 17, 18 eta 19an.
Apustu oso handia da UEUrentzat ikerketa eta euskara lotzen duena, baina egin behar dugula sinesten dugu. Eta horri aurre egiteko azken urteotan bidelagun ezin hobeak izan ditugula esan behar dugu: Batzorde Zientifikoko kide eta kolaboratzaileak, edo Batzorde Dinamizatzaileko kideak, zein beste hainbat pertsona ibili dira kongresuaren antolaketan. Kongresuaren edizio berri honek ondoko bidaide eta babesleak izan ditu: UPV/EHU, Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Nafarroako Unibertsitatea; Donostiako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza saila eta Udalbiltza. Azkenik, nabarmentzekoa da edizio honetan 17 ikerketa talde eta 7 aldizkari zientifiko izan ditugula laguntzaile.
Hitzaurrea
Batzordeak, laguntzaileak eta hizlariak
Lizeoan Ahozko Handia lantzeko sekuentzia didaktiko eleaniztun baten esperimentazioa, Amaia Rodriguez Aguirre
Egun on, señoras y señores parlamentarios. Hizkuntzen alternantzia Eusko Legebiltzarrean, Claudia María Torralba Rubinos
Gipuzkoa erdialdeko testu zaharrak erkatzen, Olatz Leturiaga Angoitia
Easy-to-Read Language: baliabide linguistikoen eta testuen egokitzapena eta tresna automatikoen garapena, Margot Madina, Itziar Gonzalez-Dios eta Melanie Siegel
Gasteizko guraso euskal hiztunen Familia Hizkuntza Politikak seme-alaben sozializazio eleaniztunerako, Anne Egaña Asensio
Joseba Sarrionandiaren poesiako molde zarratuak, Ane Arandia Morgaetxebarria
Adberbioak aztergai: kategoriaren auzia argitzeko zenbait gogoeta, Cecilia Fernández Altonaga
Kode-alternantziaren erabilera euskara-gaztelania gazte elebidunengan, Mikel Pérez González
Inés Medinaren sorkuntza garaikidea historiaratzeko estrategiak, Maite Luengo Aguirre
Hizkuntza-aniztasuna eta elebitasuna afasiologian, Monike Egia Zabala
Sentsorialtasuna eta eszenografia tenplu barrokoan. Madrilgo San Isidroren kaperaren kasua, Ander Prieto de Garay
Genero-markarik gabeko elementuen itzulpena euskara-gaztelania hizkuntza-konbinaketan: Eider Rodriguezen Bihotz handiegia, Ane Irizar Melero
Arabako Lautadako herrietan arien zirkulazioa, erabilera eta autoretza XVIII. mendean. Alegria-Dulantziko kasua, Irantzu Martinitz-Xil Beldarrain
Ebaluazio meta-enpirikoa unibertsoaren hasierako iruditegian. Inflazio kosmikoaren bideragarritasuna, Beñat Monfort Urkizu
Euskarazko lekuzko adposizio-e-tan barna, aldakortasuna sailkatzeko proposamen berri bat, Jürgen Etxeberria Gonzalez
Hizkuntza nahasmenduaren adierazle bila euskaraz: kasu-marka eta aditzaren komunztadura, Ainhoa Leyaristi Oñederra
Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:
Sartu