Sanferminetako azken erritua: Villavesaren entzierroa
Antropologoa sanferminetan
barneratuko da 10 egunez, 213 orduz, jai hauek «ofizialki» amaitu osteko
hurrengo goizeko ordu erdiko gertaera aztertzeko: «Villavesaren entzierroa».
Sanferminetako ekimen garrantzitsuenak hala sortu dira, krakatekotik,
harrikadatik: kalea-alkohola-jendea ekuaziotik. Entzierroa, txupinazoa,
zuri-gorriz janztea, Pobre de mí, Riau-riau… momentuko burutazio baten harira
jaio ziren, eta Villavesaren entzierroa ere hala: gaupasa egindako parrandazale
batzuk autobus baten aurrean hasi ziren korrika zezena balitz bezala. Iruñeko
jai berezi hauetara gerturapena da, pintzelada desberdinen deskribapena, azken
uneko erritu «ganberroaren» ikerketa antropologikoa egiteko. «Ganberrada»,
«jaiak amaitu nahi ez izatea»... bezala ikusten da ekimen hau, erritu «huts» balitz
bezala. Josu Ozaitak, aldiz, erritu hutsik ez dagoela erakutsiko digu ikerketa
berezi honen bitartez. Villavesaren entzierroaren barrenean arakatuko du,
pentsaezinak diren ikuspegiak azaleratzeko, kode ezkutuak deszifratuz. Erritu
horri balioa eman eta huts diruditen festen aitortza da liburu hau, baina batez
ere, landa-lanaren apologia.
Lan hau irakurtzean, bestela ikusiko dituzu festak,
eta errituei, duten tamainako garrantzia emango diezu. Kontatuko diguzu...
«POBRE DE MÍ»: AZKEN EGUNA IRITSI
1. NOLATAN NAGO HEMEN? AURKEZPENA ETA METODOLOGIA
1.1. Helburuak ikerketa «ez-serio» baterako
1.2. Ikerketa-teknikak dantzan.
2. SANFERMINETAKO LEHEN EGUNEKO HARRIDURAK
3. SANFERMINEN BARRENEAN
3.1. Festek taldea kohesionatuz
3.2. Festa-gorputz bilakatuz
3.3. Instituzioak vs Herri-mugimendua: «¿A quién pertenecen las fiestas?»
3.4. Ihes egiteko balbula
4. VILLAVESAREN ENTZIERRORA HURBILTZEN
4.1. Garai mugitu haietan sortzean: 80ko hamarkada
4.2. Autobusetik Indurainera 90eko hamarkadan
4.3. Hau bukatzera zihoan: Movimiento 15 de Julio-ren sorrera
4.4. Azken hamarkada honetan
5. VILLAVESAREN ENTZIERROAN KORRIKA
6. PERFORMANCE ENTZIERROA
6.1. Zu ere aktore
6.2. Oihala altxa da eguzkiarekin bat
6.3. Soinu, hots eta builek airea bereganatzean
6.4. Usainek «go home!» diotenean
7. NARRAZIOAK KONTATZEN DITUEN ENTZIERROA
7.1. Tour de France-ko zezena: Miguel Indurain atarrabiarra
7.2. Boterearen kilikiak (polizia) eta ke-potoak narratzaile
7.3. Betiko entzierroa
7.4. Prozesio santua eta laikoa
7.5. Akelarreko erregea: Txarli tximinoa
7.6. Jaien Santua: San Fermin
8. AZKEN HAMAIKETAKOA: ONDORIOAK
8.1. Festak ixteko erritu «hutsa» al da Villavesaren entzierroa?
8.2. Zer mezu barnebiltzen ditu bere baitan?
8.3. Eraginik ba al du
8.4. Transgresorea al da
9. ESKERRAK AMAITU DIREN
10. BERTIL LAGESTRÖM
11. BIBLIOGRAFIA