Argi-izpiak txarrantxen artean. 14 begirada kartzela feminismotik birpentsatzeko
Esku artean
duzun liburu hau, gaur egunean, aktibismotik zein akademiatik, emakume espetxeratuek
bizitzen dutena azaleratu nahi duten ikerlanen bildumatxo bat da, espetxe-sistemak
haiengan dituen eraginen ingurukoa.
Hainbat lan
eta ikuspegiren arteko elkarrizketa bilatzen saiatu gara, argi-izpi ezberdinak ekartzeko
asmoz, kartzeletako barrunbeetako zenbaitez ohartu eta hausnartzen jarraitzeko.
Izan ere, eztabaida sustatu, gogoeta kolektiboa bultzatu eta gizartean gaia azaleratzen
segitu nahi dugu, betiere analisi feminista bidelagun izanik.
Askotariko
iritzi eta ikusmoldeak topatuko dituzu hemen; espetxe-sistemaren izaera diskriminatzailetik
hasiz, itxialdiari aurre egiteko emakume espetxeratuek dituzten erresistentzia-mekanismoekin
jarraituz, euskal gatazkaren testuinguruko hainbat esparru jorratu eta emakume
presoekin zuzenean lanean dauden profesionalen hainbat ekarpen jasotzeraino.
Momentu
aluzinagarria aipatzen du Eva Forestek espetxetik idatzitako gutunetan; horri
buruz hitz egin eta kontatzearen beharraz mintzo da. Espetxea, tortura, errepresio-sistema…
bizitzea egokitu zaien pertsonen alboan egon gaitezen, bestelako egitura batzuk
amestu ditzagun.
Ziur aski,
ezin da kartzelaz idatzi barruan egon gabe. Baina doazela argi-izpi batzuk, elkarren
berotasuna senti dezagun, momentu batez bada ere.
AITZINSOLASA, Katia Reimberg Castello Branco
SARRERA, Oihana Etxebarrieta Legrand, Maria Ruiz Torrado eta Laura Vara Jimenez
I. INDARKERIA, ZAURGARRITASUNA, DISKRIMINAZIOA(K): EMAKUMEEN ESPETXE-IBILBIDEAK
Emakumeak eta delitua: hainbat gogoeta zaurgarritasunaz eta generoaz, Miren Arbelaitz Garcia, Edurne Bengoetxea Sorozabal, Alma Méijome Tejero, Maria Ruiz Torrado eta Laura Vara JimenezEspetxeratutako emakumeen diskriminazio bikoitza, Patricia Zamorano Sánchez
Zigor-boterearen eta botere patriarkalaren ezaugarri komunak, Paz Francés Lecumberri eta Diana Restrepo Rodríguez
Birrindutakoa berpizten. Emakume eta arkitektura ahaztuak: Saturrarango emakumezkoen espetxearen adibidea, Garazi Lizaso Manterola
II. GORPUTZA, AGENTZIA ETA ERRESISTENTZIA-PRAKTIKAK ITXIALDIAN
Kartzelako harremanak eta erresistentzia-praktikak: emakume presoen giltzapeko agentziari buruzko zertzelada batzuk, Maria Ruiz Torrado
Giltzaperatutako maitasuna. Emakume presoen maitasun-bizitzaren eta bizitza intimoaren tentsio, negoziaketa eta berregituraketak, Estibaliz de Miguel Calvo
Desira(k) eta erresistentzia(k) espetxeetan: emakume preso ohien esperientzia batzuk, Inés Herrero Riesgo
Ez etsi, mugi hadi! Jarduera fisikoa eta kirola emakume presoen egunerokoan, Nagore Martinez-Merino, Nerian Martín-González, Oidui Usabiaga eta Daniel Martos-García
III. EUSKAL GATAZKARI BURUZKO DISKURTSO ETA IRUDITERIA BERRIAK ERAIKITZEN
Resisters: euskal emakume preso politikoen arteko ahaidetasuna, Olatz Dañobeitia Ceballos
Euskal Penelopeak ez daude Ulisesen zain, Oihana Etxebarrieta Legrand
Kartzelako poemak: herri-erresistentziatik erresistentzia feministara, Iratxe Retolaza Gutierrez
Arranoen arteko kurloiak. Maskulinitate-eredua(k) EPPK-ko kideen artean, Oier Azkarraga Grajales
IV. EMAKUME PRESOEKIN (ELKAR)LANEAN
Espetxeratutako emakumeen bizitza-erretratuak, ADAPen harrera-pisuan partekatutako sentimendu, emozio, ilusio eta itxaropenen arabera, Mª Lourdes Busteros Urbina
«Yllanes» eta «Manada» kasuen azterketa erronkatzat hartuta, Salhaketa Nafarroa
EPILOGOA. INPOSATZEN DIZKIGUTEN KARTZELAK, Dolores Juliano
EGILEEN INGURUAN