Barredromoa egin du UEUk zientzia eta umorea uztartuz
2024ko apirilaren 17a
Barredromoa egin du hirugarren aldiz UEUk Eibarren, eta hirugarren urtez umorea zientzia dibulgatzeko modu eraginkorra izan daitekeela frogatu dute.
Idoia Torregarai UEUko Komunikazio-arduradunaren gidaritzapean, bost bakarlarik parte hartu dute:
- Lehen bakarrizketaria Marina Landa González Komunikazioan doktorea izan da. Berak euskal pop musikari buruzko tesia egin du eta gaurkoan, bere tesiaren nondik norakoaz hitz egin du.
- Txalo zaparrada artean etorri da bigarren ikertzailea: Onintze Parra Ipiña, ingeniaritza kimikoan graduatua. "CO2a ez da hain gaiztoa" hitzaldia eskaini digu eta kuadrillan hitz egiteko gai asko eman dizkigu.
- Hirugarren hizlaria Ander Prieto de Garay Arte Ederretan graduatua izan da. Bere ikertzaile esperientzia eta DBHko irakasle bezala gertatutako xelebrekeriak kontatu dizkigu artista honek.
Eider Saragueta Hezkuntzan doktorea da eta unibertsitate irakasle izatearen esperientzia eta tesia egitearen bidegurutzeak kontatu dizkigu. Aho bete hortz utziko dizue!
Azken hizlaria beteranoena da kontu hauetan. Josu Lopez-Gazpiok Kimikan doktoreak Zikoinaren teoria azaldu digu, hau da, estatitistika modu okerrean erabiltzeari buruz aritu da.
Ekitaldi guztia ikusgai duzue hemen: