Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen X. Bilkura: Artxiboen papera ikerkuntza prozesuan.
Aurkezpena
Artxiboak ikerketa arlo batzuetarako ezinbesteko iturria dira. Azken urteotan artxiboen hedapen-politikek artxiboak ikusarazteko lan handia egin badute ere, oraindik ez dira behar bezala ezagutzen. Interneterako jauziak ere hedapen-politika horietan eragin handia izan duen arren, oraindik dena ez dago Interneten. Artxibo handi eta txikien artean ere desberdintasun handiak daude, bai kudeatzen dituzten profesionalen profilei dagokienez, bai eta hedapenaren aldetik ere.
Horretaz gain, artxiboak ikerketa iturri bezala erabiltzeko behar bezalako formakuntza izatearen garrantzia azaleratu nahi da bilkuran, dokumentazioa irakurri eta interpretatzeko orduan testuingurua kontuan izatearen beharra.
Jardunaldi hau UEUk eta ALDEEk elkarlanean antolatu dute.
Irakasleak
- Iago Irixoa Cortés
- Ramon Martin Suquia
- Lourdes Odriozola Oyarbide
- Imanol Vitores Casado
- Ione Zuloaga Muxika
Helburuak
- Artxiboek ikerkuntzarako informazio iturri bezala duten paperaz hausnartzea.
- Artxiboek eta artxibozainen lanak ikerkuntzan duten garrantzia azaleratzea.
- Artxiboetan ikerketan aritzeko izan beharreko formakuntzaren garrantzia ikusaraztea.
Nori zuzenduta
Artxibozainei eta oro har informazio eta dokumentazio alorreko edozein profesionali. Artxiboak informazio iturri bezala erabiltzen dituzten arlo desberdinetako ikerlartzailei (historialariak, antropologoak…).