Imanol Vitores Casado
Historian lizentziatua UPV/EHUn (2008), Historian doktorea (2014, Cum Laude aipamena eta Nazioarteko doktorea). Doktoregoko aparteko saria 2016-2017 ikasturtean, Jesus Maria Leizaola saria 2018an (IVAP). Ikerketa-egonaldiak Arroxelako (Frantzia), Malagako eta Valladolideko unibertsitateetan. UPV/EHUn irakasle lanetan ari da 2020tik, eta gaur egun unibertsitate bereko Historia Modernoaren arloko irakasle laguntzailea da. 2011-2023 bitartean, lau ikerketa-taldetako kide izan da, eta estatuko eta nazioarteko kongresu, mintegi eta sinposioetan parte hartu du. Hogei bat argitalpenen egilea da (liburuak, liburu-kapituluak, aldizkari-artikuluak), eta boterearen, gizartearen eta Antzinako Erregimeneko erakunde publikoen azterketan zentratzen ditu bere ikerketa-ildoak.