Euskal literaturaren irakaskuntza gogoetagai: tokikotasuna, lurraldetasuna eta kolektibo azpiratuak.

Data: 2023ko uztailaren 12a (Asteazkena.)
Ordutegia: 8:45-16:30
Izaera: Presentziala
Ordu kopurua: 10
Matrikula-epearen hasiera: 2023ko maiatzaren 8a
Matrikula-epearen bukaera: 2023ko uztailaren 6a

Aurkezpena

Seaskako Euskara Mintegia eta talde pedagogikoa Euskara ikasgaiko programazioa berrikusteko prozesu betean aritu dira azken bi urteotan. Birpentsatze- eta gogoetatze-prozesu horretan euskara, euskal literatura eta euskal kultura irakasteko bideak hainbat ikuspegitatik berritzeko helburuari heldu diote: euskal literaturaren zein euskalduntasunaren imajinarioak berrasmatzeko edo birpentsatzeko bideak jorratzea, euskal literaturaren ibilbide historikoa birdefinitzeko katebegi berrietan begirada jartzea (ahozko kultura, kolektibo azpiratuak edo zapalduak, Ipar Euskal Herriko begirada...), ezagutza soziolinguistikoak zein dinamika soziolinguistikoak lantzea, euskal literatura edota kultura lantzeko prozedura pedagogiko berrietan arakatzea (hitz gorpuztuaren garrantzia, adierazpide artistikoen arteko hartu-emanak, erritual kolektiboen eraikuntza...), eta abar.

Jardunaldi hauetan Seaskako Euskara Mintegiak eginiko gogoeta-prozesu hori gizarteratzeko gune bat sortzearekin batera, gogoeta-prozesu hori elikatzen jarraitzeko elkargune bat sortu nahi da.

Jardunaldiaren zuzendaria: Iratxe Retolaza Gutierrez (UEU)

Jardunaldi hau elkarlanean antolatu dute UEUk eta Seaskak.

Irakasleak

Helburuak

  1. Euskal literaturaren irakaskuntzan diharduten eragileen arteko saretzea indartzea, eta euskal literaturaren irakaskuntzak Ipar Euskal Herrian dituen erronkez, bideez zein aukerez elkarrekin pentsatzea.
  2. Euskal literaturaren eta euskal kulturaren sustapenean diharduten eragileak hezkuntza-eragileekin harremanetan jartzea, eta hezkuntza-esparruak kanpoko beste eragileekin sortu ditzakeen ekimenak zein elkarlanak pentsatzea.
  3. Euskal literaturako sortzaile eta ikertzaileekin euskal literaturaren imajinarioak zein literatur ibilbide historikoak birpentsatzeko trukerako espazio bat sortzea.
  4. Soziolinguistikako adituekin hiztun aktiboak eta kulturazaleak sortzeko beharrezkoak diren ezagutzez zein dinamikez gogoeta egiteko gune bat sortzea.

Nori zuzenduta

Hezkuntza-berrikuntzan eta Euskal Curriculumaren garapenean interesa duten eragileak: Haur hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako irakasleak, irakasleen formatzaileak, kontsultoreak, orientatzaileak,hezitzaileak, kultur eragileak, liburuzainak....

Jakintza-arloak