Manex Fuchs Castagnet
1975ean sortu, eta Baxe Nafarroan hazi zen. Bordaleko unibertsitatean arte dramatikoetan lizentziatu ondoren, antzezle ofizioan hasi zen euskaraz, frantsesez eta noizean behin gaztelaniaz. Kide zonbaitekin Le Petit Théâtre de Pain taldea sortu, eta mende laurden batez, antzerki ibiltaria bere alor guzietan obratu du : jokoa, dantza, musika, idazkera, zuzendaritza, kudeaketa. Ibilbide horretan, Georges Bigot, Tim Robbins eta Cesar Brierekin elkarlan zonbait burutu ditu. Euskal antzerkia jorratzeko, Antton Lukuren transmisio lana izan du oinarri. Donostia Hiria saria jaso zuen, bi aldiz antzezle gisa (Errautsak, Frankoren bilobari gutuna) eta behin taula zuzendari gisa (Publikoari gorroto). Gaur, Ximun Fuchsekin batera, Axut kolektiboaren sortzaile eta eragileetako bat da, eta Iparraldeko Hirigune Elkargoarekin euskal antzerkiari dedikatua den lurralde proiektu bat eramaiten dute.
Bestalde, telebistarako serie baten 15 kapitulotan aritu da aktore gisa, baita zinerako Ximun Fuchs eta Eñaut Castagnetek zuzendutako “Non” pelikulan ere, (Donostiako Zinemaldian Zinemira saileko gidoi onenaren saria). Film laburrak egin ditu, jokolari edo zuzendari laguntzaile gisa. Eremu horretan, bost kiderekin batera, zinerako ekoizpena eta banaketaz arduratzen den Gastibeltza Filmak enpresa sortu dute.
Inguma