Iratxe Retolaza Gutierrez

Izena: Iratxe
Abizenak: Retolaza Gutierrez
Ikasketak: Euskal Filologian lizentziatua
Jaioterria eta urtea: Donostia, 1977

Euskal Filologian lizentziatua. Euskal literaturaren, kritika feministaren eta literaturaren didaktikaren inguruko hainbat ikastaro, saio eta hitzaldi eskaini ditu, baita Bigarren Hezkuntzan literatura irakasteko materialak atondu ere.

Emagin Formazio eta Ikerketa Feminista elkarteko kidea da, eta 2009. urtetik aurrera Emakumeen Jabekuntza Eskolatan eta Emakumeen Etxeetan aritzen da formazio-lanetan, euskal literaturaren, euskal kulturaren eta pentsamendu feministaren inguruko irakurle-taldeak dinamizatzen.

Irakasle-lanetan dabil Irakaskuntza Masterrean (UEU, GOI institutua) eta Hezikidetzatik Pedagogia Feministetara: Euskal Curriculuma ipar aditu tituluan (UEU, GOI institutua), Euskal Kulturaren Eragiletza Masterrean (HUHEZI, MU) eta Baionako Euskal Ikasketetan (UPPA), besteak beste.


Inguma