Izen-ematea
Ikergazte kongresuko izen-ematea UEUren webgunetik egingo da 2025eko apirilaren 7tik maiatzaren 16ra (aurki lotura eskuragarri).
Komunikazioa aurkeztu ahal izateko eta argitalpenean komunikazioa agertzeko, berau sinatzen duen Ikergazteak Ikergazte kongresuan parte hartu beharko du. Hau da, komunikazioa aurkezten duen ikertzaile gazteak kongresuan izena eman beharko du.
Matrikula-prezioa
- Matrikula-prezioa 185 €-koa izango da.
- Ikerketa-taldeek ikertzaile-taldeari loturiko ordainketa bateratua egin ahal izango dute.
- Dirulaguntza-poltsa bat dago ikerketa-taldeen babesik ez duten ikertzaile gazteentzat. Ikusi beherago "Dirulaguntzak" atala.
- UEUko bazkideen matrikula-prezioa 150 €-koa izango da.
- Bazkidetza pertsonala den neurrian, soilik norberak bere matrikula egiten duenean aplikatuko da.
- Hemen dituzu UEUkide egiteko hainbat arrazoi.
Zer sartzen da matrikula-prezioaren barruan?
- 3 egunetako matrikula.
- 3 egunetako kafeak.
- 2 egunetako bazkariak.
- Osteguneko afaria: plazak mugatuak dira (zenbaki zehatza momentuko edukiera-mugen araberakoa izango da eta izena eman orduko erreserba hartuko da).
- 2 egunetan Bilbo Hostel-en lo egitea.
- Saio osagarrietan parte hartzea.
Matrikula formalizatzea
- Matrikula ordainketarekin formalizatuko da. Hau da, leku kopuru mugatua denetan saio horretarako lekua ordainketa-dataren arabera gordeko da.
- Ikerketa-talde batek ordainketa egiten badu, talde bereko diru-sarrerak taldekatzeko aukera dago, horrela eskatuz gero. Horretarako:
- Partaide bakoitzak matrikula egin behar du eta oharretan ikerketa-taldearen izena adierazi.
- Ordainketa egingo duen ikerketa-taldeko ordezkariak mezu elektronikoa bidaliko du a.garetxana@ueu.eus helbidera bere gain hartzen dituen partaideen izenak eta abizenak adieraziz.
- Faktura nahi izanez gero, ikerketa-taldeak bidalitako mezuan adieraziko dira fakturarako datuak.
Ikusi UEUren matrikulazio-araudia.
Dirulaguntzak
Ikergazte kongresuko matrikula ordaintzeko dirulaguntzak egongo dira, baina adi!, dirulaguntzak eskatzeko epea dago. Azken eguna maiatzaren 5a izango da.
Eskatzen diren laguntza guztiei erantzungo zaie, ohiko eskaera bakoitzari 45-85 € bitarteko laguntza esleituz, horretarako gordeta dugun kreditua agortu arte. Halaber, Euskal Herritik kanpoko ikertzaileak Ikergazte kongresura hurbiltzeko dirulaguntza bereziak ere eskainiko dira.
Zer egoeratan eska dezakezu dirulaguntza?
- Matrikula ordaintzeko ikerketa-talde baten babesik ez baduzu.
- Eskatuko da: Ikerketa-talde batek matrikula ordainduko ez duelako zinpeko agiria. Agiri-eredua hemendik deskargatu dezakezu (aurki lotura eskuragarri).
- 200 km baino gehiago egin behar badituzu Ikergaztera etortzeko.
- Eskatuko da: Bidaia nondik nora egingo duzun adierazi behar duzu. Bidaia-agiria hemendik deskargatu dezakezu (aurki lotura eskuragarri).
- Unibertsitateko Gradua edo Masterra egiten ari bazara
- Eskatuko da: Matrikula-agiria.
Dirulaguntza eskatzeko prozedura
- Matrikula egiterakoan dirulaguntza eskatu nahi duzula adierazi.
- Ez egin ordainketarik.
- a.garetxana@ueu.eus helbidera bidali dirulaguntza eskatzeko aipatzen diren 3 kasu horietako batean zaudela adierazten duen agiria.
- Maiatzaren 16an jakinaraziko da zenbateko dirulaguntza esleitu den eta aste bateko epean matrikularen diru-sarrera egin beharko da.