Aurkezpen motak
Ikergazte kongresuan artikulua aurkeztu ondoren, Batzorde Zientifikoak ebaluatuko du artikulua onartu ala ez. Onartua izan bada, batzorde horrek erabakiko du artikuluaren formatua zein izango den. Hau da, Ahozko aurkezpena, Posterra edo posterra duen Mikroaurkezpena izango den.
Komunikazioa aurkeztu ahal izateko zein argitalpenean komunikazioa argitaratu ahal izateko, IkerGazte kongresuan parte hartu behar da. Hau da, komunikazioa aurkezten duen ikertzaile gazteak izena eman behar du kongresuan eta bere lana aurkeztu.
Ahozko komunikazioak
Ahozko aurkezpenetarako argibideak.
- Komunikazioak asko jota 10 minutukoak izango dira. Galdera-erantzunen tartearekin 15 minutura arte luzatuko dira gehienez.
- Aurkezpenerako euskarri digitala pdf formatuan ekarriko da eta aurkezpenaren aurreko atsedenaldian (bazkalorduan edo kafe-orduan) eramango da dagokion aretora.
Posterrak eta mikroaurkezpenak
Batzorde Zientifikoak erabakiko du zer poster aurkeztuko den mikroaurkezpen moduan.
Posterretarako argibideak
- Posterrak A2 formatuan inprimatuta ekarriko dira maiatzaren 28an.
- Ikertzaileak posterraren inprimaketa bere gain hartuko du.
- Posterrak maiatzaren 28an kafe-ordurako jarri beharko dira eta maiatzaren 30ean 12:00etarako kendu.
- Posterren azpian posible izango da bestelako dokumentazio osagarria eskaintzea.
Mikroaurkezpenetarako argibideak
- Mikroaurkezpenek 3 minutuko iraupena izango dute.
- Ez dute euskarri digitalik izango. Izenburua, egileak, jakintza-arloa eta komunikazioaren zenbakia proiektuko dira soilik atzealdean.
- Jakintza-arloak nahasirik eskainiko dira. Mahaitik deituko zaie ikergazteei ordena zehatz bati jarraituta.
- Jakintza-arlo guztietako entzuleak izango direnez, aurkezpenak ahalik eta dibulgatiboen eta ulergarrien egitea eskatzen da.
- Mikroaurkezpenen aurkezpena entzuleek baloratuko dute, eta bi baloratuenak sarituko dira.