Ereduak eta arauak

Ikergazte kongresuan artikulua aurkezteko epea urtarrilaren 20tik otsailaren 17ra izango da. Artikulua bidali nahi baduzu, hona hemen horretarako arauak eta ereduak.

Arauak

Artikuluak ebaluatu ahal izateko euskaraz idatzita egon behar dute eta jarraian adierazitako egitura bete beharko dute:

  • Izenburua eta egileak (lana aurkeztuko duen ikergaztea azpimarraturik)
  • Laburpena eta gako-hitzak (euskaraz eta ingelesez)
    1. Sarrera eta motibazioa
    2. Arloko egoera eta ikerketaren helburuak
    3. Ikerketaren muina
    4. Ikerketaren ondorioak
    5. Etorkizunerako planteatutako norabidea
    6. Erreferentziak (eta hala dagokionean nazioartekotasunaren aldetiko aipamena)
  • Oharra:
    • Gehienez sei eta zortzi orriko luzera izango dute.
    • PDF formatuan bidaliko dira.

Ereduak

Hauek dira eskuragarri dituzuen ereduak lana bertan txerta dezazuen.

Oharrak

  • Ikertzaile gaztea izango da lana kongresuan aurkeztuko duena. Aurkezten den artikuluan beraren izena azpimarraturik agertu beharko da.
  • Euskarazko testuaren zuzentasuna ere kontuan hartuko da. Erabili zuzentzaile ortografikoa (ik. xuxen zuzentzailea)
  • Artikuluaren bidalketa easychair plataformaren bitartez egingo da.