Hizlari gonbidatuak
OLU JENZEN (Southamptongo Unibertsitatea)
Hitzaldia: "Trans and gender diverse youth, backlash, creativity, community and resilience"
Data eta ordua: Maiatzak 28 , 09:30 - 10:25
Olu Jenzen emakume katedraduna da Southamptongo Unibertsitatean, Erresuma Batuan, eta Komunikazioaren eta Kultura Digitalaren alorrean aritzen da. Aditua da LGTBQ+ gazteen kulturan eta ikusizko aktibismo digitalean, eta eskarmentu handia du gazteen parte-hartzeari buruzko ikerketan.
ARTURO ELOSEGI IRURTIA (UPV/EHU)
Hitzaldia: "Pentsaezina ohiko bilakatuz: ekosistemen leheneratzea"
Data eta ordua: Maiatzak 28 , 10:30 - 11:25
Biologian doktorea, Ekologia katedraduna Euskal Herriko Unibertsitatean, Udako Euskal Unibertsitateko kidea. Irakasle eta ikertzailea. Ibai-ekologian aditua, giza jarduerek (basongintzak, nekazaritzak, hidroelektrizitateak edo urbanizazioak) ibaien biodibertsitate eta funtzionamenduan duten eragina aztertzen du. Oinarrizko informazio horretatik abiatuta, ingurumen-kudeatzaileekin lan egiten du biodibertsitatearen kontserbazioan, ingurumen-plangintzan eta ekosistemak leheneratzen. 130etik gora ikerketa-artikulu argitaratu ditu nazioarteko aldizkarietan, 15 liburu eta 40tik gora liburu-atal, 600etik gora koautorerekin. Ehunetik gora aldizkaritan ikerketa-artikuluen epaile, 30 ikerketa-agentziarentzat proiektuen ebaluatzaile aritu da. Biologiaren arloan hiztegigintzan eta euskararen normalizazioan lan egiten du. Zientzia-dibulgatzaile ere aritzen da, liburu, artikulu, hitzaldi zein hedabideekiko elkarlanean. Naturzaintzako kidea, Aiako Harriko zein Valderejoko Natur Parkeetako Patronatuetako partaidea. Naturaren aldeko mugimenduen kolaboratzailea eta Herrio elkarteko kidea.maiatzak 28 , 10:30 - 11:25
JUAN CARLOS MORENO CABRERA (Madrilgo Unibertsitate Autonomoa)
Hitzaldia: "Euskara hizkuntza zientifiko gisa"
Data eta ordua: Maiatzak 29 , 09:00 - 10:00
Juan Carlos Moreno Cabrera (Madril, 1956), Filosofian eta Letretan doktorea da (Filologia Hispanikoa), eta Hizkuntzalaritzako irakaslea izan da Madrilgo Unibertsitate Autonomoan (1978-2020). Europako bi proiektutan parte hartu du ikertzaile gisa: EUROTRA (1987-1990) eta EUROTYP (1990-1994). 2014an, XXIV. Premi Internacional Ramon Llull saria jaso zuen, eta, urte horretatik aurrera, Hizkuntza eta Kultura Aniztasuneko UNESCO Katedraren Nazioarteko Batzordeko kidea da. Haren liburu berrienen artean honako hauek daude: On Biology, History and Culture in Human Language (J.L. Mendívil-Giró-rekin batera, 2014), Multilingüismo y Lenguas en Contacto (2016), Iconicity in Language (2020), La clasificación de las lenguas (2021) eta La mímesis lingüística (2024). 200 artikulu argitaratu ditu aldizkari eta liburuki kolektiboetan, eta 30 liburu hizkuntza-tipologiari, sintaxiari, semantikari, munduko hizkuntzei, hizkuntza-politikari eta hizkuntza-metodologiari buruz, besteak beste.
MAIA G. VERGNIORY (Sherbrookeko Unibertsitatea, DIPC)
Hitzaldia: "Elektroiak Iraultza Quantikoaren Atarian"
Data eta ordua: Maiatzak 30 , 09:00 - 09:50
Maia G. Vergnioryk A cum laude doktoretza lortu zuen 2008an Euskal Herriko Unibertsitatean eta AEBko Lawrence Berkeley National Laboratory-n sartu zen doktoratu osteko bekadun gisa. Hiru urteren ondoren, Max Planck Institute of Microstructure Physics-era joan zen bigarren doktoratu osteko egonaldi baterako. 2017an Emakumezko Zientzialarien L'Oréal-UNESCO saria irabazi zuen eta 2019an Ikerbasque saria; 2023an American Physical Society-ko kide hautatu zuten. 2024ra arte, Dresdengo Solidoen Fisika Kimikorako Max Planck Institutuko taldeburua izan da. 2023an Quatum Matter-en CERC bat lortu zuen, eta orain Sherbrooke Unibertsitateko irakaslea da eta Donostia International Physics Center-eko ikertzailea.