Zer da?

Ikertzaile gazteei zuzendutako diziplinarteko ikerketa-proiektuen deialdia UEUk eta BadaLabek 2023ko Ikergazten abian jarritako deialdia da. Haren helburuak dira ikertzaile euskaldun gazteen arteko harremanak sendotzea eta ezagutza-arlo ezberdinetako ikertzaileak elkarlanean aritzea.

Ikertzaile askorentzat hau izango da aurkeztu eta autonomiaz garatuko duten lehen ikerketa-proiektua eta horrek balio erantsia du ikertzaile gazteentzat, beren ikertzaile-ibilbide profesionalean aritzeko lehen aukera emango baitie. Hori guztia euskaraz, eta euskara komunikazio-tresna nagusi dela.

Diziplinarteko ikerketa-proiektuen deialdi berria prestatzen gabiltza. Aurki izango duzu informazio gehiago.

2023ko ikerketa-proiektuen deialdia

"Euskal Herriko poneyaren jatorria eta ondarea" ikerketa-proiektua izan zen irabazlea. Proiektuaren atzean daude:

  • Miren Iraeta Orbegozo (Ikaztegieta, 1993). Biokimika eta Biologia Molekularreko Gradua du, masterra Bioinformatikan eta doktoregai da Arkeologia eta Arkeogenetikan.
  • Oihane Mendizabal Sandonís (Donostia, 1992). Historiako Gradua du, Ondare Eraikia Zaharberritzeko, Birgaitzeko eta Kudeatzeko Masterra eta doktoretza Antzinateko Zientzietan.
  • Sofia Marcos Basagoiti (Durango, 1995). Biologiako Gradua du, masterra Analisi Klinikoetan eta doktoretza Biomedikuntza eta Biologian Molekularrean.

"Deialdi honek aukera bikaina eskaini digu hiru arlo desberdinetako ikertzaileok elkar ezagutzeko eta batera lan egiteko"

"Antzinako zaldien DNAren kontserbazioak markatuko du ikerketa-ildoa norantz enfokatu"

Proiektua 2025eko Ikergazte kongresuan aurkeztuko dute.

Ezkerretik eskuinera: Oihane Mendizabal Sandonís, Miren Iraeta Orbegozo eta Sofia Marcos Basagoiti