Ikergazte: Nazioarteko ikerkuntza euskaraz (2025)

Hasiera - Bukaera data: 2025eko maiatzaren 28a - 2025eko maiatzaren 30a (asteazkena, osteguna, ostirala)
Tokia: Euskalduna Bilbao Jauregia
Ordutegia: 9:00-18:30
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 24
Matrikula-epearen hasiera: 2025eko apirilaren 7a
Matrikula-epearen bukaera: 2025eko maiatzaren 16a
Matrikulatu
Ikergazte: Nazioarteko ikerkuntza euskaraz (2025)

Aurkezpena

Ikergazte2025!

2015ean elkarrekin hasi genuen ibilbide honen seigarren ediziora iritsiko gara laster. Bost elkargune, bostehun lagun baino gehiago ikerketaz, etorkizunaz, euskaraz. Nazioarteko ikerketak euskaraz badaki eta Ikergazte euskararen topaleku bilakatu den honetan, ikertzaile euskaldunok etorkizunera begira gaude eta argi dugu, aurrera egingo badugu, #ElkarEkin izango dela.

UEUren eta Kongresuaren Batzorde Zientifikoaren izenean 2025eko maiatzaren 28tik 30era Bilbon egingo dugun Ikergazte2025era gonbidatzen zaitugu. Edozein delarik ere zure ikerketa-eremua, tesia egiten ari bazara, tesia amaitzear zaudela zein orain hiruzpalau urte amaitu zenuela, zatoz! Ikertzaile euskaldunen komunitatearen parte zara eta zure eta zure lanaren berri izan nahi dugu. Bilbon ikusiko dugu elkar!

Informazio guztia eta eguneratua Ikergazte webgunean topatuko duzu.

Helburuak

Aurreko kongresuetan bezala, ikertzaile gazteak bildu eta ikusgarritasun handiagoa ematea izango da bosgarren kongresuaren xede nagusia. Gazte diogunean ibilbide zientifikoaz ari gara; ikerketa-lan baten egile zaren horri, tesia bukatzen ari zaren horri edo azken lauzpabost urteetan amaitu duzun horri zuzenduta dago kongresua.

Horrez gain, beste bi helburu ere baditugu:

  • Ikertzaileen arteko SAREA egituratzea: Ikertzaileen arteko harremanak sendotuz gero, elkarlana bultzatzea dugu helburu.
  • Euskarazko zientzia-produkzioa AREAGOTZEA.

Metodologia

Programa akademikoa 4 saio motak osatuko dute: hitzaldi orokorrek, ahozko komunikazioek, posterrek eta mikroaurkezpenek.

Hitzaldi orokorrak:

  • Ikerketari edo euskarazko ikerketari edo baliabide orokorrei (dokumentazioa, inbertsioak...) lotutako hitzaldiak.
  • Omenaldi eta errekonozimenduak.
  • Lan erreferentzialen inguruko hitzaldiak.
  •  ...

Ahozko aurkezpenak, mikroaurkezpenak eta posterrak:

  • Tesiak eta tesinak (bukatuak zein bidean).
  • Bukatutako proiektuak (emaitza zehatzak dituztenak). Postdok moduan egindako proiektuak edo zentro teknologikoetan egiten direnak ere sartzen dira atal honetan.
  • Ahozko eta posterretako programa arlokako batzordeek erabakiko dute.

AHOZKO AURKEZPENAK 5 jakintza-arlotan banatutako aurkezpenak izango dira, paraleloan programatuko direnak maiatzaren 28 eta 29an

POSTERRAK (laster eskuragarri).

ARGITALPENA

Onartutako artikulu guztiak 5 jakintza-arlotan banatutako argitalpenean argitaratuko dira.

Onartutako aurkezpen guztiak ezingo dira IkerGazten, Bilbon aurkeztu, baina ahozko zein poster digitalean dauden guztiak argitalpenean jasoko dira.

Nori zuzenduta

  • Tesia bukatzen ari zaren horri edo azken lauzpabost urteetan amaitu duzun horri.
  • Ikerkuntzako azken joerak eta lanak ezagutu nahi dituzun horri.
  • Ikerkuntzako ibilbidea hasi nahi duzun horri.
  • Ikerketa-taldeko ardura duzun horri.
  • Edozein ikertzaileri.

Jakintza-arloak