Sariak

Ikergazte kongresuan zortzi sari banatuko dira: bost Ahozko komunikazio onenei (300 €-ko saria bakoitzari), Sari berezia Euskal Herriaren garapenerako garrantzitsua den gaiari (300 €) eta bi mikroaurkezpen onenei (100 €-ko bi sari).

Irabazleak kongresuaren sari-banaketa ekitaldian jakinaraziko dira. Hain zuzen, maiatzaren 30ean, 12:00etan hasita.

Ahozko komunikaziorik onenak

Ahozko komunikazioa aurkezten duten ikergazteen artean 6 sari banatuko dira. Jakintza-alor bakoitzeko komunikaziorik onenak saritzeko bost sari, eta Euskal Herriaren garapenerako garrantzitsua den gaiari sari berezi bat.

Jakintza-arlokako sariak

Honako irizpide hauek kontutan hartuta erabakiko dira jakintza-arlo bakoitzeko sarituak:

  • Ebaluatzaileek saritzeko moduan dauden artikuluak proposatzen dituzte (bereziki ondo landutako artikuluak).
  • Saritzeko moduan dauden artikuluak alorreko aldizkari espezializatuetara bidaltzen dira eta bertan bigarren ebaluazio bat egiten da.
  • Saritzeko moduan diren artikuluen egileen produkzio zientifikoa zein den aztertzen da (Inguma datu-basea, Google Scholar).
  • Saritzeko moduan diren artikuluen ahozko aurkezpenak mahaiburuek baloratuko dituzte.

Sari berezia

  • Euskal Herriaren garapenerako bereziki garrantzitsua den gaia lantzeagatik sari berezia banatuko da.

Irabazleek

  • 300 €-ko sari ekonomikoa jasoko dute.
  • Artikulua aldizkari zientifikoan argitaratzeko aukera.
  • Aldizkari baterako urte bateko harpidetza.

Mikroaurkezpenik onenak

Mikroaurkezpen ulergarrienak sarituko dira. Bi sari banatuko dira entzuleek hautatuta eta UEUk banatuko ditu.

Irabazleek 100 €-ko sari ekonomikoa jasoko dute.