Urratuen arrastoan. UEUk begirada literarioa hauspotu zuenekoa

Jakintza-arloak: Literatura
ISBN: 978-84-8438-837-1
Argitalpen urtea: 2022
Orrialdeak: 136

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU)
mende erdia bete duen honetan hainbat idazlek UEU bihurtu dute mundu literarioen
hauspo. Bost hamarkada hauetan zehar UEUko ikastaroetan, ekimenetan edo
jardunaldietan gorpuzturiko bizipenen arrastoan askotariko testu literarioak
sortu dituzte, eta urraturiko bideen oihartzun zenbait ahots literario bihurtu
dituzte. Baita hizpidera ekarri UEUren jardunak sorturiko urratu askotarikoak
ere. Izan badira saiakera literarioen oihartzunak testu batzuetan, memoria
ariketak akuilu bihurturik gogoeta literarioa harilkatzeko. Izan badira hitz
poetiko jostariak edota urratzaileak. Izan badira fikzioaren mugekin zein
aukerekin jolas egin duten narrazioak, bai kutsu errealistadun narrazioak
osatzeko, bai narrazio distopikoak gorpuzteko. Bilduma literario honek UEUren
iragan, orain zein etorkizunari begirada literarioz eta irudimentsuz
hurbiltzera gonbidatzen gaitu, iraganeko arrastoak zein etorkizuneko balizkoak begirada
sortzailez janzteko.

Iratxe Retolaza Gutierrezi egindako elkarrizketa irakurri.

Aurkibidea

Urratze literarioak UEUren giharretan, Iratxe Retolaza

UEUnibertso literarioak

Bizkaia maite (euskal ipuin kostunbrista bat), Iban Zaldua

Iruñea, uztailean, Gerardo Markuleta

Omenaldia, Aingeru Epaltza

Desberdina izatearen seinale, Mari Luz Esteban

Gari-landa horiak, Aurelia Arkotxa

Zergatik gaude hemen, Felipe Juaristi

Urritasun-ariketak (ikastaro bat), Itxaro Borda

Mortadela, Angel Erro

Soneto berriak UEUri jarriak, Edu Zelaieta Anta

Orain, igeri egitea tokatzen zait, Aritz Gorrotxategi Mujika

Ogi-apurrak, Eider Adeletx

Txitxiak, Idurre Eskisabel Larrañaga

Errespetua, Maialen Akizu

Ukendu, Iratxe Retolaza

Burbuila, Yurre Ugarte

Aitormena, Katixa Dolhare Zaldunbide

Labana titi artean, Jule Goikoetxea

Urteurrena, Aintzane Usandizaga Lopez