Erletxo, erletxo, nagusia hil da
Lehenengoan, zenbait Pandemia-garaian, nire etxeko hainbat paper begiratzean, konturatu nintzen nire 35 urteko ibilbidean pilaturik nituela erlezaintzako hainbat dokumentu, fotokopia, liburu eta abar. Gai batzuk bitxiak iruditu zitzaizkidalako garai hartan, adibidez, Aristoteles filosofoak erleez idatzitakoa.
Beste batzuk jendearekin harremanetan gertatutakoak; kasu honetan sar ditzaket erleekiko ohiturak: erlea ezin zela saldu edo erosi, edo erleari etxekoaren heriotza abisatu behar zitzaiola, edo erlea erre egiten zutela eztia kentzeko, etab.
Ezagutzen nituen euskal idazleek erleen ernalkuntzaz zituzten zalantzak, edo erlauntzean erregeak ala erreginak agintzen ote zuenez.
Esaera zaharrak ere banituen jasotakoak. Profesionalki erlezaintzara emana nengoela jakitean maiz esaten zidatena: Ez ezak interes osoa erleetan jarri. Baina, interes osoa erlezaintzan jarriz, ibilian ezagutu ditugu erle-produktu berriak eta haien ezaugarriak; halaber, polinizazioa dela eta, erleak duen garrantzia.
Hari-mutur horietan guztietan trabatuta igaro da nire erlezaintzako bizibidea, geroz eta gauza gehiago ezagutuz, eta Euskal Herriko erlezaintzari bultzaka, elkarte askotan parte hartuz. Urte horietan jasotakoa dator liburu honetan.
SARRERA
1. ANTZINAKO OHITURAK
2. ERLEAREN SINBOLOGIA
3. ERLEAK ASPALDI-ASPALDI
4. ERLEZAINTZAKO AURKIKUNTZAK
5. ERREGEA ALA ERREGINA
6. ERLAUNTZAK
7. EMAKUMEAK ERLEZAINTZAN
8. ERLE-MAISUAK
9. ELEROA ERLEZAIN
10. NEKAZARIAK ETA ERLEZAINTZA
11. EZTIA
12. EZTIA NOLA BILDU
13. ERLEAK ELIKATU?
14. EZTIAREN KALITATEA
15. EZTI EKOLOGIKOA
16. EZTIAREN EUSKO LABELA
17. POLENA
18. ARGIZARIA
19. PROPOLIA
20. ERREGINA-JELEA
21. POZOIA
22. POLINIZAZIOA
23. TRANSHUMANTZIA EZTABAIDAGAI
24. BARROA, MAIZTER BERRIA ERLAUNTZEAN
25. GURE ERLE-SUBESPEZIEAREN HOBEKUNTZA
26. ERLEZAIN-ELKARTE ETA ERAKUNDEAK
27. ZALETASUNA ETA PROFESIONALTASUNA
28. ERLEZAINTZAKO MUSEO ETA ERAKUSKETAK
29. ESAERA ZAHARRAK, ATSOTITZAK
30. ABESTIAK / BERTSOAK / OLERKIAK43
31. EUSKAL IDAZLEAK ERLEEZ
32. BIBLIOGRAFIA