Txiotesia7: datuak

38 euskal ikertzailek hartu zuten parte atzo Txiotesia7 lehiaketan. Mastodon eta X/Twitter sare sozialetatik zabaldu zituzten beren ikerketa lanak, euskaraz.

Egunak emandakoak ondorengo datuetan laburtu ditugu:

Bost kideko epaimahaia izan da irabazleak hautatzeko ardura izan duena: Bitor Alonso Fradua, Galder Gonzalez Larrañaga, Maite Luengo Aguirre, Jone Mitxelena Sanchez eta Olatz Perez de Viñaspre Garralda. Irabazleak maiatzaren 30ean Eibarren egindako sari-banaketa emanaldian eman dituzte jakitera. Hauexek izan dira:

Maitane Martinez Eguiluz eta Maider Galardi Fernande de Agirre

Ikertzaile ulergarriena: Maitane Martinez Eguiluz (@MartinezEguiluz):

Maitane Martinez Eguiluzek Informatikaren Ingeniaritzako Gradua ikasi zuen Donostian. Konputazio Ingeniaritza eta Sistema Adimentsuak Masterra egin zuen gero, eta egun, doktoretzako hirugarren urtea egiten dabil EHUn, ALDAPA taldearekin eta ISS Bizkaiarekin elkarlanean.

Ikusi hemen txio irabazleak: Parkinson gaixotasunaren diagnosi goiztiarra eta prognostikoa, biomarkatzaileak identifikatzea ikaskuntza automatikoaren teknikak aplikatuz

Epaimahaiaren esanetan: "Doktoregai guztiek konpartitzen duten esperientzia baten testuinguruan kokatu ditu bere txioak, eta modu argian azaldu du bere tesia".

Ikertzaile originalena: Maider Galardi Fernandez de Agirre (@MaiderGalardi):

Maider Galardi Fernandez de Agirre Soziologian graduatua da. Ikasketa Feministak eta Generokoak Masterra egin zuen gero, Antropologiako adarrean; eta egun, doktoretza-tesia egiten ari da UPV/EHUko Antropologia Feminista Ikertaldean. Berria egunkarian kazetari lanetan aritu izan da eta gaur egun zutabegilea da egunkari berean.

Ikusi hemen txio irabazleak: Euskal gatazkaren ertzetako biolentziak

Epaimahaiaren esanetan: "Txiolandiaren parte-hartzea baliatu du bere tesia azaltzeko. Tesiaren eztabaidan gertatzen den moduan, bere txioen erantzunek kontakizuna baldintzatu dute".

Publikoaren saria: Alejandro García Domingo-Aldama (@AlexGarciaD_A)

Txiotesia7 lehiaketako bi irabazleez gain Publikoaren saria ere banatu da aurten lehenengoz. Maiatzaren 27ra arte Txiotesia7ko ikertzailearen parte-hartze gogokoena bozkatzeko aukera egon da sarean eta haren izena ere ezagutu dugu: Alejandro García Domingo-Aldama (@AlexGarciaD_A). Hemen beraren txioak: TEDC2k zentrosomaren bikoizketan eta egonkortasun genomikoaren mantentzean duen rola aztertzen


Ekitaldira gainera, hiru euskal ikertzaile gazte gonbidatu ditugu: Miren Iraeta Orbegozo (Ikaztegieta, 1993), Oihane Mendizabal Sandonís (Donostia, 1992) eta Sofia Marcos Basagoiti (Durango, 1995). Haiek dira UEUk BadaLab-ekin batera martxan jarritako ikerketa-proiektuko irabazleak eta "Pottoken ikerketan trostan: ikerketa multidiziplinar baten esperientzia" hitzaldia ekarri dute ekitaldira. Iraetak Biokimika eta Bilogia Molekularreko Gradua du, masterra Bioinformatikan eta doktoregai da Arkeologia eta Arkeogenetikan. Mendizabalek Historiako Gradua du, Ondare Eraikia Zaharberritzeko, Birgaitzeko eta Kudeatzeko Masterra eta doktoretza Antzinateko Zientzietan. Marcosek, berriz, Biologiako Gradua du, masterra Analisi Klinikoetan eta doktoretza Biomedikuntza eta Biologia Molekularrean.

Hemen duzu saioa ikusgai: