txiotesia6: datuak
2024ko apirilaren 16a
#txiotesia6: datuak
2022ko azaroaren 22an egin da "Txiokatu zure tesia 6 mezutan" lehiaketaren 6. edizioa: #txiotesia6. Egiten ari diren edo 2019/2022 urte bitartean defendatuta duten tesia 6 txiotan laburtzea izan da ikertzaileen erronka.
Bost kideko epaimahaia izan da irabazleak hautatzeko ardura izan duena. Hauek izan dira: Uxoa Iñurrieta, Miren Berasategi, Oskar Gonzalez, Jon Mentxakatorre eta Eider Urkola.
Egunak emandakoak ondorengo datuetan laburtu ditugu:
- 106 ikertzailek hartu dute parte.
- 58 emakume eta 48 gizon.
- Parte-hartzaileen %30a doktorea izan da, gehiengoa beraz, doktoregaia.
- Tesia unibertsitate desberdinetan eginda edo egiten ari dira, besteak beste: UPV/EHU, Nafarroako Unibertsitatea, UPNA/NUP, Deustuko Unibertsitatea, UNED, Miamiko Unibertsitatea, Nancyko Unibertsitatea, UPPA eta Valladolideko Unibertsitatea, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa, Madrilgo Complutense Unibertsitatea.
- Bertan parte hartu dute IKER ikerketa zentroko ikertzaileek, BERCeko (Basque Excellence Researc Center) BC3, Biofisika, Achucarro, BCBL, CFM, BCAM eta DIPC zentroetakoek; BRTAko (Basque Research & Technology Alliance) AZTI, CIDETEC, CICbioGUNE, CICbioMAGUNEkoek eta hainbat institutakoek: Biodonostia, Polymat eta Biocrucesekoek. Eta hainbat eta hainbat ikertaldetakoek: DREAM, ELEBILAB, MAC (Mutaciones Audiovisuales Contemporáneas), NOR, Gluten3S, Hegoa, AFIT, Nanobiocel, Laslab, Molbiol-Cancer, ZIBIO, KideOn, ENEDI, NUMAPS, Ibai ekologia, Deusto Physical Therapiker, Gaixotasun konplexuen Genetika eta Epigenetika, Parte Hartuz...
- Tesien jakintza esparrua zabala izan da. Besteak beste: Memoria, Soziolinguistika, Ekologia, Ekonomia, Komunikazioa, Kazetaritza, Biomedikuntza, Polimeroak, Osasuna, Artea, Klima, Enpresa, Literatura, Musika, Filosofia, Ingeniaritza, Kimika, Hezkuntza, Hizkuntzalaritza, Zuzenbidea, Genetika, Zinea...
- Parte hartzaileen %90a berria izan da lehiaketan.
"Txiokatu zure tesia 6 mezutan" lehiaketaren 6. edizioa egingo da azaroaren 22an. Euskal ikertzaile gazteen lanak gizarteratzea du helburu eta 6 txiotan laburtu behar da egiten edo egin berri den ikerketa lana. Hemen duzue lehiaketaren gaineko informazioa:
Nori zuzenduta:
- Tesia orain egiten dabiltzan ikertzaileei. 2019/2022 urte bitartean (biak barne) tesia aurkeztutako ikertzaileei.
- Aurreko edizioetan parte hartu duten ikertzaileek berriz ere parte hartzeko aukera dute.
- Irabazle izan direnek ezin dute parte hartu.
Helburua:
- Ikertzaile euskaldunek egiten duten lana gizarteratzea eta lan horren atzean dauden pertsonei izen-abizenak jartzea.
- Txiokatutako mezuak lehiaketa ondoren bistaratzeko gordeko dira Unibertsitatea.net atariko "Txiotesia" atalean.
- Antolatzaileek gordetako parte hartzaileen txioak gainbegiratuko dituzte arauak bete dituzten edo ez ziurtatzeko.
- Arauak bete dituzten txiolarien mezuak epaimahaikideek baloratuko dituzte.
- Bi txiolari hautatuko dira:
- Txiolari ulergarriena: 6 mezutan bere ikerketa lana modu borobilenean azaltzeko gai izan den txiolaria.
- Txiolari originalena: 6 mezutan bere ikerketa lana modurik irudimentsuenean zabaldu duen txiolaria.
Arauak:
- Parte hartzeko Twitter kontu publikoa izan behar da.
- Tesia 2019/2022 urte bitartean (biak barne) aurkeztuta izan behar da edo gaur egun tesia egiten aritu.
- Tesia 6 txiotan azaldu behar da eta beraz ez dira kontuan hartuko 6 txio baino gutxiago edo gehiago erabilitako ikerlarien parte hartzeak.
- Tesia edozein hizkuntzatan landua izan daiteke baina lehiaketan euskara hutsean parte hartu behar da. Txioak euskaraz idatzi behar dira.
- Lehiaketa egunean goizeko 09.00-21.00ak bitartean idatzi behar dira txioak. Txioak aldi batean edo tarteka bidali daitezke baina beti zehaztutako ordutegiaren barruan.
- Txio bakoitza zenbatu egin behar da: 1, 2, ... mezuaren aurretik jarrita.
- Mezuaren amaieran derrigorrez jarri behar da #txiotesia6 traola.
- Lehenengo mezuan tesiaren izenburua idatzi behar da.
- Azken mezuak tesiaren emaitza, ondorioa edo hipotesia plazaratu behar du.
- Tesiaren zati bati edo proiektu osoari buruz aritzeko aukera dago.
- Ez dira onartuko txioak ordezkatuko dituzten testu osagarri, dokumentu atxiki edo ikusentzunezko baliabidetara bideratutako estekak.
- Aldiz, audioak, bideoak, irudiak edo bibliografia estekak gehituz eman daitezke.
Jarraitu @Uninet_ataria kontua lehiaketa egunean.
Parte hartzaileen eta antolatzaileen arteko hartu emana errazteko asko lagunduko luke lehiaketa egunean @Uninet_ataria kontua jarraitzeak.
Epaimahaia:
Txioak baloratzeko eta irabazleak izendatzeko epaimahaia hau da:
- Uxoa Iñurrieta, itzultzailea eta hizkuntzalaritza konputazionalean doktorea da, eta UEUk UPV/EHUrekin batera ematen duen Irakaskuntza Masterreko irakasle dihardu gaur egun. UEUko Hizkuntzalaritza sailburua da, eta lankidetzan aritzen da Ixa ikerketa-taldearekin. Txiotesia3ko "Txiolari ulergarriena" izan zen.
- Miren Berasategi, Komunikazioan doktorea eta irakaslea eta ikertzailea da Deustuko Unibertsitatean.
- Jon Mentxakatorre, Filosofia eta hezkuntza zientzietan doktorea da eta irakaslea eta ikertzailea Mondragon Unibertsitatean. UEUko Filosofia sailburua da.
- Oskar González, Kimikan doktorea da eta zientzia dibulgatzailea. UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko irakaslea eta ikertzailea da gaur egun.
- Eider Urkola, Komunikazioan doktorea, egun Elhuyarreko komunikazio taldeko kidea da. #txiotesia5 edizioko "Txiolari originalena" izan zen.
Sariak eta sari banaketa:
Bi sari banatuko dira:
- Txiolari ulergarriena: 500€
- Txiolari originalena: 300€
Sari banaketa ekitaldia abenduaren 1ean egin da Eibarko Markeskoa Jauretxean. Irabazleak Jone Bilbao eta Elena Muñoz izan dira.
Txiolari ulergarriena Jone Bilbao (@jonebil):
Jone Bilbao Antolinek Ingurugiro Zientziak ikasi zituen. Tesiko azken urtean ari da, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Ibai Ekologia Taldean.
Ikusi hemen txio irabazleak: "Urdaibaiko estuarioko saneamendu-lanen efektua aztertzen fitoplankton eta aldagai fisiko-kimikoen analisien bidez" izeneko tesian murgilduta ibili naiz azken 3 urteetan. Baina, zergatik fitoplanktona Eta zergatik Urdaibai Adi! #txiotesia6
Txiolari originalena Elena Muñoz (@ElenaMuozPrez1):
Elena Muñoz Pérez UPV/EHUko Farmazia Fakultatean ari da tesia egiten, NanobioCel taldean. Tesiaren 2. urtean murgilduta dabil.
"Txiolari ulergarriena" eta "Txiolari originalena" nortzuk diren ezagutzeaz gain, Aitor Cevidanes Miranda ikertzailea ere bertan izan dugu "Euskara buruan ikertu munduan. Euskal zientzialari gazte baten gorabeherak" hitzaldiarekin.
Cevidanes, albaitaritzan lizentziatua da. Doktoregoak Txilera eraman zuen eta Andres Bello Unibertsitateko “Kontserbazioaren Medikuntza” doktoregotza programan egin zuen tesia. 2019an defendatu zuen: “Kapar, arkakuso eta bektore bidez kutsatutako patogenoen transmisioa Andeetako azeri eta txakurren artean Txileko paisaia antropikoan”. Orain NEIKERen lan egiten du doktoradu ondoko ikerlari bezala. Hemen Unibertsitatea.net atarian egin genion elkarrizketa: "Gizakien jarduerek basanimalien osasunean eta gaixotasunen ekologian inpaktu handia izan dezakete".
Eta honekin guztiarekin eman diogu amaiera aurtengo #txiotesia6-ri! Eskerrak eman nahi dizkiegu 6. edizioan bidelagun izan dugun UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrari.
Eta nola ez... zorionak eta eskerrik asko parte hartzaile guztiei. Jarraitu dezagun zientzia eta euskara uztartzen. #txiotesia7ra arte!.
UEUren Unibertsitatea.net atariak antolatzen du egitasmoa, eta aurten UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedra izango dugu kolaboratzaile.
Sari banaketa ikusgai: