Samara Velte Moran: "Eskolan ikasten dituzten mezuak eta diskurtsoak jotzen dituzte egiatzat, hor eraikitzen dira egia kontsentsuatuak"
2024ko ekainaren 21a

UEUren 52. Udako ikastaroen barruan "Gatazkaren memoria, memoriaren gatazka" jardunaldia antolatu dute Jakinek, Usurbilgo Udalak eta UEUk . Bertan hartu du parte Samara Velte Moranek (Zarautz, 1991) "Besteen lurraldea da iragana. Gazteak, gatazka eta memoria trantsitatzeko aukerak" hitzaldiarekin. Ikus-entzunezko Komunikazioko Gradua du (EHU) eta Diskurtso Ikasketetan Masterra (Pompeu Fabra Unibertsitatea). 2023ko ekainean defendatu zuen doktorego-tesia: "Euskal gatazkaren memoria mediatuak: gazteek iragan kolektiboarekiko dituzten pertzepzio eta posizionamenduen analisi diskurtsiboa". Berarekin izan gara.