Liburugintza deialdia 2024

Deialdi honen xedea, euskarazko unibertsitate-liburuen sorkuntza sustatzea da, eta horien argitalpenerako, UEUk hainbat urtez egin duen moduan, onartze-prozesuan edukien kalitatea bermatuko duen bide eraginkorra proposatzea. Hala egileak nola irakurleak UEUren webgunean aurkituko dute onartze-prozesu horren berri zehatza. 

Deialdi honetara aurkezten diren eskariak aztertu eta ebaluatu ondoren, UEUk bere liburuen argitalpen-plana zehaztuko du, eta hurrengo urteetarako aurreikuspenak egin ahal izango ditu, deialdi honen bidez onarturiko liburuei eta liburu-proiektuei lehentasuna emanez.

Liburu amaituak

Deialdi honetara euskarazko unibertsitate-liburuak aurkez daitezke, liburu amaituak, euskaraz sorturikoak nahiz euskaratuak (euskaraz sorturikoek izango dute lehentasuna).

Deialdi honetatik kanpo geratzen dira liburu-proiektuak, esan nahi baita oraindik idatzi ez diren liburuak; liburu-proiektu bat buruan duenak, edo oraintxe idazten ari denak, jakin bezala datozen hilabeteotan UEUk Unibertsitateko Ikasmaterialak Sustatzeko Diru-poltsen Deialdi bat egingo duela eta hori izango dela liburu-proiektuei egokituko zaien bidea.

Eskariak aurkezteko modua eta epea

Eskariak 2024ko martxoaren 1etik 31ra helaraziko zaizkio UEUko Argitalpen Batzordearen Idazkariari argitalpenak@ueu.eus. Horretarako, honako hauek bidali behar dira:

Horretarako, honako hauek bidali behar dira:

  • Liburua UEUn argitaratzeko eskaria” dokumentua, behar bezala beteta.
  • Egilearen edo egileen CVa, beste dokumentu batean.
  • Liburua formatu elektronikoan.
  • Liburua formatu elektronikoan, egilea identifikatzeko balioko luketen datuak ezabatuta (ebaluazio itsua egin ahal izateko).

Deialdiaren ebazpena eta argibideak

UEUren Argitalpengintza Batzordeak eskatzaile guztiei jakinaraziko die zuzenean, beranduenik 2024ko irailaren 30ean, egindako eskariaren azken ebazpena. Deialdi honen inguruko argibide gehiago nahi izanez gero, honako helbide honetara idatzi ahal izango da:  argitalpenak@ueu.eus; edo, bestela, telefono honetara deitu: 946790546 (Nekane).