Gatazkaren memoria, memoriaren gatazka. (Jakin jardunaldia)

Hasiera - Bukaera data: 2024ko ekainaren 20a - 2024ko ekainaren 21a (Osteguna-Ostirala)
Ordutegia: 9:00-17:30 / 9:30-14:30
Izaera: Presentziala
Ordu kopurua: 15
Matrikula-epearen hasiera: 2024ko maiatzaren 6a
Matrikula-epearen bukaera: 2024ko ekainaren 17a

Aurkezpena

Gatazka baten memoria egiteko saiakerek memoriaren gatazka ekarri ohi dute. Presentzia desberdina hartzen duten ahots ugari nahasten dira botere-harremanen dinamikak erabat zeharkatutako memoriagintza prozesuan. Horregatik, euskal gatazkaren testuingurura etorrita, auzi ugari ekartzen ditu memoriaren gaiak: Zer ahots ari dira memoria egiten? Zeintzuk ez dira ari? Nola eman eta kentzen zaie zilegitasuna ahots horiei? Nolakoa da museoetan, oroiguneetan, fikzioan, ikerketetan jasotzen ari garen memoria? Nolakoa memoriagintza hori? Noraino luzatzen da euskal gatazkaren memoria? Eta belaunaldi gazteenek, zer jaso eta zer sortzen dute gatazkaren inguruan?

Jardunaldi hau elkarlanean antolatu dute UEUk, Usurbilgo Udalak eta Jakin Fundazioak

 

Irakasleak

Helburuak

  • Euskal gatazkaren inguruan egiten den memoriagintzaz kritikoki hausnartzea.
  • Memoriari lotutako zenbait ekimen eta ikerketa ezagutzea.
  • Gazteek gatazka nola jaso duten eta memoriagintzara nola lotu diren ikustea.

Nori zuzenduta

  • Euskal gatazkaren memoriaren inguruan kritikoki hausnartu nahi duen oro.
  • Memoriagintzan diharduten elkarteetako kideak.
  • Memoria eta gatazka-osteko testuinguruak ikertzen dituzten ikertzaileak.

Jakintza-arloak