Orri bustiak: Euskarazko literatura erotikoa mahai-ingurua Eibarren

2023ko ekainaren 26a

Orri bustiak: Euskarazko literatura erotikoa mahai-ingurua Eibarren

UEUren 51. Udako Ikastaroen barruan, euskarazko literatura erotikoaren inguruko saio-osagarria antolatu dute Eibarren. Uztailaren 6an izango da Arrate Kultur Elkartearen aretoan, arratsaldeko 18:00etan.

Euskarazko literatura erotikoa. Izenak berak ere sortzen ditu jakin mina, morboa, baina nolakoa da? Nork idatzi du? Ba al dakigu badagoenik ere? Posible al da, sikiera? Galdera horiei guztiei eta beste hainbati erantzutera etorriko zaizkigu hainbat aditu eta aritu, gaiari bere hiru alderdietatik heltzera: euskara, literatura eta erotismoa.

Jon Imanol Etxabe usurbildar psikologo eta sexologoak hirugarrenari helduko dio sexologia ikuspegiko hitzaldi batekin: zer eragiten du literatura erotikoak gugan, zer pizten digu?

Literaturaz eta euskarazko errealitateaz jarduteko hiru idazle etorriko dira, mahai inguru eder batean gaia partekatzera: Rafa Ugalde Dimako eta Arratiako Kalenturetan gogotik aritua, Josune Muñoz Skolastikako sortzaile eta olerki erotiko biltzailea eta Tere Irastortza Bergarako Idazle Eskolako gidari eta olerkari aski ezaguna. Hiru artista hauek eramango gaituzte, gorputzak eta buruak bat egiten duten horretara. Ongi etorri Orri Bustietara.

Egitaraua:

Ekitaldiaren aurkezpena

Iñaki Dorronsoro. Sexologia Sailburua UEUn. Euskara Irakaslea.

Literatura Erotikoa Euskal Herrian ikuspegi sexologikotik.

Jon Imanol Etxabe. Psikologoa eta sexologoa.

Orri Bustiak: mahai ingurua.

Gonbidatuak:

  • Tere Irastortza. Olerkaria eta saiakeragilea. Bergarako Idazle Eskolako gidaria.

  • Josune Muñoz. Idazle eta kritikoa. Skolastikaren sortzailea.

  • Rafa Ugalde. Euskalgile eta idazlea. Dimako eta Arratiako Kalenturetan irabazle.

Gidaria: Uxue Amonarriz. Belarri Bero websaileko sortzaileetako bat.

>>> Saioa irekia eta doanekoa da, ez da izena eman behar.