Sexu-hezkuntza ikasgeletatik haratago
Aurkezpena
Adituek diotenez, sexu-hezkuntza beharrezkoa da bizitzako etapa guztietan baina, batez ere, haurtzaroan, nerabezaroan eta gaztaroan. Haur eta gazteen etorkizuneko baliagarriak izango dituzten tresnak eskaintzea da sexu-hezkuntzaren oinarrietako bat. Era berean, nor bere burua onartzea eta maitatzea bilatzen du sexu-hezkuntzak.
Horregatik sexu-hezkuntza egin dezaketen profesionalei formatzea helburu du ikastaro honek, baita familia, guraso, hezitzaile edota beste profesional batzuei ere. Haur eta gazteentzako erreferenteak diren bidelagunei pista metodologikoak ematea, alegia.
Irakasleak
Helburuak
- Hezkuntza formaleko eta ez formaleko sexu-hezkuntzako ardatz nagusiak ezagutzea.
- Haur eta gazteen sexu-hezkuntzarako baliagarriak diren tresnak eta baliabideak eskuratzea.
- Talde lanaren bitartez gaur egungo haur, nerabe eta gazteen erreferenteei buruz hausnartzea.
- Haur eta gazteentzako erreferenteak diren bidelagunei pista metodologikoak ematea.
Edukiak
Arlo teorikoa:
1.Sexu-hezkuntzako ardatzak
- Sexua, sexualitatea eta erotika
- Hezitzailearen papera sexu-hezkuntzan.
2.Sexualitatea hezkuntza formalean, ez formalean eta informalean
- Ikus-entzunezko baliabideak
- Ipuinak
- Bestelako materiala edo tresnak
3.Haurtzaroaren eta nerabezaroaren erreferenteak
- Youtuberrak
- Influencerrak
- Familia
- Irakasleak
Arlo praktikoa:
4.Sexu-hezkuntza nola egin daiteke?
Metodologia
• Online ikastaro honek metodologia parte hartzailea eta aktiboa izango du.
• Moodle irakaskuntza-plataforman oinarrituta dagoen UEUren Ikasgela Birtuala erabiliko da. Plataforma honen bitartez, ikasleek ikastaroko informazio, eduki eta jarduera guztiak eskura izango dituzte, eta komunikazio tresna modura erabiliko da (adibidez: foroak eta txat pribatua erabiliz).
• Partaideen aurre ezagutzetatik abiatuko da, eta hausnarketa pertsonala elkarbanatzea sustatuko da.
• Ikastaroak alde teorikoa eta praktikoa uztartuko ditu: lau gai teoriko eta azken proiektua.
• Oinarri kontzeptualak idatzizko zein ikus-entzunezko materialekin landuko dira. Ondoren, landutakoaren inguruko praktikak proposatuko dira, ikasleen parte-hartzea eta hausnarketa kritikoa bultzatuz.
• Proposatutako ikas-jarduerak bideratzeko foroak irekiko dira, eta kideen parte hartzea bultzako da hainbat eduki partekatuz bertan.
• Ikastaroko gaitasunetan oinarritutako proiektua burutuko da, ikastaroa borobilduz. Ikastaroan zehar landutako eduki eta lortutako konpetentzi digitala islatuko du.
• Guztion lanak partekatu ondoren, berdinen arteko koebaluazioa egingo da.
• Ikasleek momentu oro irakaslearen jarraipena eta tutoretza izango dute, baita UEUko lantalde pedagogiko eta arduradun teknikoaren sostengua ere bai.
• Ikastaroa amaitzean, izandako aprobetxamenduari buruzko datuak aztertuko dira, hala nola, ikasle bakoitzak plataformara egindako atzipenak, osatutako jarduerak, jarduera asinkronoetan (eztabaida-foroak) egindako ekarpenak eta abarrak.
Nori zuzenduta
Sexu-hezkuntza egiten duten edo egin dezaketen profesionalei zuzendua bereziki, baita familia, guraso, hezitzaile edota beste profesional batzuei ere. Interesa duen orori orokorrean.