Itsaso Bakedano Moreno

Izena: Itsaso
Abizenak: Bakedano Moreno

Itsaso Bakedano Moreno sexologoa da. INCISEX-eko, Sexu-hezkuntza eta aholkularitzan masterduna; Biko Arloak-eko Training sexologia klinikoko formakuntza; Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Prestakuntza Pedagogiko eta Didaktikoa Nafarroako Unibertsitate Publikoan; Sexu Hezkuntzako Espezializazio Diploma Nafarroako Unibertsitate Publikoan; ISESUSen Ikuspegi Sexologikoa duen Esku-hartze Sozialeko Unibertsitate Espezialista. Animazio Soziokultural eta Turistikoko Gradua eta arte dramatikoko ikasketak.

Ikasleen, familien eta profesionalen hezitzailea hainbat ikastetxetan eta elkartetan, euskaraz zein gaztelaniaz. Sexualitateari arreta emateko aholkuak ematen dizkie hainbat erakunde publiko eta pribaturi, hezkuntza formalaren eta ez-formalaren esparruan.

Uharteko Udaleko Gazteria arloan eta Aranguren Ibarreko Gazteria Etxean lan egin du baita Nafarroako Gobernuko adingabeen etxebizitza babestuetan ere. Karrikaluze elkarteko aisialdi eta denbora libreko programaren koordinatzailea izan da eta Xaloa Telebistan lan egin zuen Sexuan Hazi eta Hezi saioan.

Hezkidetza, sexu-hezkuntza, berdintasuna, aniztasuna, gazteria, aisialdia, dibertsitate funtziona, generoa, gizarte- eta lan-orientazioa, gorputz-adierazpena, gorputza, antzerkia eta dantzari buruzko hainbat prestakuntzatan parte hartu du.

2024ko urrian, Nafarroako Gobernuak Nafarroako Lan Autonomoa 2024 sarietan saritu zuen, “Hezkuntzan eta prestakuntzan profesional onena” modalitatean, Foru Komunitateko hainbat erakundetan sexu-hezitzaile gisa egindako lanagatik.

Gaur egun, sexologian aritzen da nagusiki, modu autonomoan. Hiesaren Aurkako Nafarroako Batzorde Herritarrarekin lankidetzan aritzen da eta HEZTEN-en proiektu pedagogikoak koordinatzen ditu. Urteak daramatza Gasteizko EMAIZE zentro sexologikoarekin eta Nafarroako Foru Komunitateko Gozamenez sexualitate eta gazteriari buruzko programa komunitarioarekin elkarlanean. Gainera, Euskalerria Irratian gai sexologikoei buruz hitz egi-

teko bere atal propioa du, eta irakaslea da ISESUSen (Sexologia Substantiboko Institutua) ikuspegi sexologikoko esku-hartze sozialeko prestakuntzan.

Informazio gehiago: www.itsasobakedano.eus


This content has no image, this is a default placeholder.