Belaunaldiartekotasunetik ikasten duen komunitatea sortzen eta elikatzen.

Data: 2024ko uztailaren 10a (Asteazkena)
Ordutegia: 9:00-17:30
Izaera: Presentziala
Ordu kopurua: 10
Matrikula-epearen hasiera: 2024ko maiatzaren 6a
Matrikula-epearen bukaera: 2024ko uztailaren 6a

Aurkezpena

Transmisioaren gaineko kezka ez da berria. Eta gaiaren inguruan egindako hainbat azterketak ondorioztatu dute euskararen, euskal kulturaren eta ekintzailetzaren eremuan, adibidez, ez dela transmisioarekin asmatu. Globalizazioak, digitalizazioak eta demografiaren eskakizun berriek aurrekaririk gabeko eraldaketak ekarri dizkigute eta eragina izan dute transmisioan. Halaber, aldaketa horiei guztiei gehitu behar zaie belaunaldien arteko harreman zaila, arrakala digitalak areagotu egin duena.

Topaketa honen bitartez aztertu nahi da hamarkada ezberdinetan jaiotako solaskideek gai jakin baten inguruan zer-nolako aldaerak eskaintzen dituzten. Aztertu nahi da gainontzeko hamarkadetako kideentzat zer eskaintzen duten berritik, zer egiten duten bere, zer transmititzea erabakitzen. Aurreikusi nahi da zeintzuk diren baldintzak transmisioa kontuan izango duen komunitate bat sor dadin; eta zeintzuk diren horretarako eratu beharreko espazioak eta moduak.

Irakasleak

Helburuak

  • Belaunaldi ezberdinetako pertsonen artean sormen- edo hausnarketa-lanak partekatzea.
  • Belaunaldi ezberdinetako pertsonen artean landutako gaiaren inguruan eztabaida sortzea eta adin tarte bakoitzeko pertsonek zer ikasten, irakasten, jasotzen eta baliatzen duten aztertzea (transmisioa gauzatzen ote den).
  • Transmisioaren ondotik sortzen diren sormen-lan berrien ezaugarriak aztertzea.
  • Belaunaldi ezberdinetako pertsonen arteko transmisiorako eta ko-sorkuntzarako gune berrien ezaugarriak definitzea.

Nori zuzenduta

Belaunaldiartekotasunaz, transmisioaz, belaunaldi ezberdinen arteko komunikazioaz eta belaunaldi berriekin bat egiteko espazioak sortzeaz arduratuta dauden eta ikertzen ari diren pertsona guztiei zuzendutako topaketa esperimentala da. Hori dela eta, topaketan izena emango duten pertsonei parte-hartze aktiboa eskatuko zaie hizlarien hitzaldiak aztertzean, tailerren garapenean eta topaketan sortuko den komunitatea biderkatzeko behar diren baldintzak zehazteko orduan.

Jakintza-arloak