Onintza Etxebeste Liras

Izena: Onintza
Abizenak: Etxebeste Liras
Ikasketak: artea, soziologia
Jaioterria eta urtea: Iruñea, 1993

Ikerlari, irakasle eta artista den aldetik, euskal kultur nortasunaren inguruan testuingururatzen da bere lana. Arteko Gradua burutu zuen (2011-2015) eta baita Ikerketa eta Sormena Artean Masterra (2015-2016) ere, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU).

Diziplinartekotasuna esanahien ekoizpena berrasmatzeko espazio gisa hartuta, narratiba sozio-kultural eta kolektibo berriak analizatzeko, errepresentatzeko eta artikulatzeko artekaritzen bilaketan datza bere lana. Bere doktorego-tesia, Baserri hedatua. Jardute sinbolikotik artekaritzen eremura, 2022an argitaratu zen “Baserri Hedatua” izenburupean. Honakoak euskal baserriaren kultur-nortasuna narratiba eta identitate berritzaileetarako artikulazio-zentru gisa hartzen du, artea transmisioa bera prozesu berritzaile, aktibo, sozial eta parte-hartzaileetan suspertzeko ardatz hartuta. Gogoeta hauek eta beste batzuk argitaratu ditu, azkenak “Meta nortasunak. Euskal arte garaikidearen ahalmenak” (UEU, 2023) liburuan.

Bere ikerketa artistikoak ere inguratzen gaituen paisaia eta narratiba sozio-kulturalak arakatzeko eta/edo aktibatzeko bideak aztertzen ditu. Testuinguru bakoitzak ahalbidetzen dituen agentzietatik abiatuta, eta lengoai artistikoaren errekurtsoetaz baliatuta, egindako prozesuek diziplina, afektu eta materialitate desberdinak harilkatzen dituzte (www.onintzaetxebesteliras.com).

Egun Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean dihardu lanean, Mondragon Unibertsitatean (MU).


Inguma