Hizkuntzalari Euskaldunen VII. Topaketa: hizkuntzaren ikerketa gaur egun.

Data: 2024ko ekainaren 27a (Osteguna)
Ordutegia: 10:00-17:00
Izaera: Presentziala
Ordu kopurua: 10
Matrikula-epearen hasiera: 2024ko maiatzaren 6a
Matrikula-epearen bukaera: 2024ko ekainaren 24a

Aurkezpena

Hizkuntzalari Euskaldunen Topaketak bi urtez behin egiten dira, UEUko Hizkuntzalaritza Sailak antolatuta. Zazpigarren edizioa izango da aurtengoa, eta izenburu hauxe izango du: Hizkuntzalari Euskaldunen VII. Topaketa: hizkuntzaren ikerketa gaur egun. Gainerako topaketa bakoiti guztiek bezala, oraingo honek ere plaza bat eskaini nahi die hizkuntza aztergai dutenei beren lanak jendaurrean aurkezteko.

Hizkuntza ikergai dugunok heterogeneoak gara formazioz, eta asko ditugu lan- eta ikerketa-eremuak: hizkuntzalaritza orokorra, filologia, soziolinguistika, neurolinguistika, hizkuntzalaritza konputazionala, lexikografia, terminologia, itzulpengintza… Arlo horietako guztietako ikertzaileak biltzea da topaketa honen helburua, elkarri kontatzeko, besteak beste, zertan ari garen, zein proiektu darabilgun esku artean edota zein tesi lantzen ari diren hizkuntza-zientzietako doktoregaiak.

Borja Ariztimuño ikertzailearen hitzaldiak emango dio hasiera topaketari: Zer egin, nola jokatu aurkikuntza filologiko (ustez) handien aurrean? Ondoren, hogei bat parte-hartzailek komunikazioak aurkeztuko dituzte, hiru saiotan banatuta.

Topaketa hau UEUren Hizkuntzalaritza sailak antolatu du.

Irakasleak

Helburuak

  • Euskal hizkuntzalarien gaur egungo lanen ikuspegi orokorra jasotzea.
  • Hizkuntza ikergai duten askotariko arloetako ikertzaileak biltzea.

Nori zuzenduta

Hizkuntza ikergai duten ikertzaileak, doktoregaiak, ikasleak, irakasleak eta, oro har, hizkuntzaren inguruan interesa duen edonor.

Jakintza-arloak