Borja Ariztimuño Lopez

Izena: Borja
Abizenak: Ariztimuño Lopez
Ikasketak: Euskal Filologia
Jaioterria eta urtea: Tolosa, 1986

Euskal Filologian lizentziatua eta Hizkuntzalaritza masterra egina EHUko Letren Fakultatean. Unibertsitate berean egin zuen doktoretza, Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologia programan, Euskara Arkaikoko adizki jokatuen gaineko ikergaiak. Corpusa eta azterketa filologiko-linguistikoak tesiaz, eta Doktoretza Sari Berezia eskuratu.

EHUko hainbat sailetan jardun du hizkuntzarekin (eta literaturarekin) loturiko irakasgaiak ematen, Gasteizen eta Donostian. Horrez gain, Aziti Bihia taldearen sortzaileetako bat izan zen, eta Monumenta Linguae Vasconum proiektuko kide ere bada.

Gaur egun, Eusko Jaurlaritzaren Doktoretza-ondoko Hobekuntza Programen barneko ikertzaile kontratua du EHUn, eta Baionako IKER zentroan ari da egonaldia egiten.


Inguma