013 Hizkuntzak lantzeko metodologia aktiboak LHn: erronkak sortzen eta garatzen

Hasiera - Bukaera data: 2023ko azaroaren 2a - 2023ko abenduaren 15a (Astean zehar)
Tokia: Ikasgela Birtuala
Ordutegia: 00:00-24:00
Modalitatea: Online
Ordu kopurua: 30
013 Hizkuntzak lantzeko metodologia aktiboak LHn: erronkak sortzen eta garatzen

Aurkezpena

Matrikulazio epea: 2023ko irailaren 12tik 29ra, biak barne. HEZIGUNEA atarian

 

Eskolan ikasleek esparru eta egoera formaletarako urratsa ematen dute. Horrek pentsarazi digu, sarritan, idatzizkoan zentratu beharra zegoela. Gainera, tradizio didaktikoek ere horretara eraman gaituzte. Baina egun badakigu ahozkoan zentratzeak onura ugari dakartzala, baita idatzizkorako ere. Zentzu horretan, ahozkoaren garrantzia eta ezaugarriak aztertuko ditugu. Adin horretan, arlo akademikoan zein bizitzaren bestelako arloetan, gaitasun komunikatiboa garatzea funtsezkoa dute. Horretarako, hizkuntzaren lanketa ikuspegi komunikatibo batetik egiteak, ikasleari lagundu egingo dio hizkuntzaz modu esanguratsuan jabetzen. Zentzu horretan, atazetan oinarritutako ikas-prozesuetan unitate didaktiko testuinguratuak antolatzen dira, prozesu hezitzailea osatuz. Ikasleak bereganatu beharko dituen eduki linguistiko eta komunikatiboak zeintzuk diren antzeman ostean, horiek barneratzen laguntzeko ariketa egokiak aukeratzea ere funtsezkoa izango da.

 

Irakasleak

Helburuak

  • Ikasleen adina eta interesak kontuan hartuta erronka esanguratsuak proposatzea
  • Gaitasun komunikatiboaren alderdiak ulertzea eta nor bere ikasgaian onurak antzematea eta aplikatzen jakitea.
  • Gai bakoitzari lotutako ataza komunikatibo esanguratsuak sortzen trebatzea
  • Hizkuntzak eta gainontzeko arloak lotzen dituzten proposamen eraginkorrak egitea
  • Komunikazio gaitasuna hobetzeko gelarako estrategiak, baliabideak, ereduak eta praktika onak ezagutzea: komunikazio-proiektuak, gelako jarduerak...
  • Gaitasun komunikatiboaren zeharkakotasuna aintzat hartuta jardutea

Edukiak

  • Ahozko hizkuntzaren ezaugarriak.
  • Ikuspegi komunikatiboen ezaugarriak.
  • Gaitasun komunikatiboa lantzeko metodologia aktiboak: atazetan oinarritutako ikas-prozesuak.
  • Trebetasunen ezaugarriak: entzumena, mintzamena, irakurmena eta idazmena.
  • Sekuentzia didaktikoak: zer eta nola irakatsi?
  • Ariketen tipologia
  • Proiektu bidezko metodologiak, arazo-egoerak metodologiak, erronka bidezko metodologiak
  • Ikasgelarako estrategia eta baliabide didaktikoak.
  • Ahozko hizkuntza lantzeko IKT baliabideak.

Metodologia

Ikastaroa online irakaskuntzan oinarrituko da, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUren Ikasgela Birtuala erabiliko da. Ikastaroa parte-hartzailea eta praktikan oinarritutakoa izango da.

1. Astea: Sarrera + Lehenengo gaia:: Ikuspegi komunikatiboa. Guztira, 7 ordu

2. Astea: Bigarren gaia: Ekintza komunikatiboa. Guztira, 6 ordu.

3. Astea: Hirugarren gaia: Ekintza komunikatiboa II. Guztira, 6 ordu.

4. Astea: Laugarren gaia: Praktikara begirako urratsak. Guztira, 6 ordu.

5. Astea: Bostgarren gaia (proiektua) landuko da, on line. Guztira, 5 ordu.

Jakintza-arloak