Euskal artearen historiaren bide berriak.
Aurkezpena
Artearen historia ez da bat eta bakarra: artelanak bezala, irakurketa berrietara irekita dago, nondik begiratzen dugun. Euskal artearen historian ere, bide berriak zabaldu dira azken urteotan, gai eta garai anitz ikertzen ari direlarik. Alabaina, esparru akademikoan egiten diren ekarpenak motel iristen dira publiko orokorrarengana.
Gauzak horrela, jardunaldi honetan garatzen ari diren bide batzuk elkarrekin egitea proposatzen dugu, euskal testuinguruan sortzen ari garen artearen historiara gerturatzeko. Horretarako, talde desberdinetan ikertzen ari diren gaien hitzaldiak solasaldiekin osatuko dira, formatu ireki eta hurbil baten bitartez. Artearen historiako ikasle ohi, bigarren hezkuntzako irakasle eta arlo honekiko interesa dutenentzat topagune bat sortuko da, hausnarketa sustatuz eta elkarrenganako harremanak sendotuz.
Ikerketa proiektua: Gorputza, egiletasuna eta generoa euskal kultur sorkuntzan (US21/17) Saila: UPV/EHUko Artearen Historia eta Musika Saila.
> Elkarrizketa: Maite Luengo: "Artearen historiaren arloan euskaraz aritzeko topagunea sortu nahi dugu"
Irakasleak
- Garazi Ansa Arbelaitz
- Haizea Barcenilla Garcia
- Aintzane Erkizia Martikorena
- Ane Lekuona Mariscal
- Maite Luengo Aguirre
- Ismael Manterola Ispizua
- Francisco Javier Muñoz Fernández
- Jone Rubio Mazquiaran
Helburuak
- Euskal artearen historiako ekarpen berriak ezagutaraztea.
- Artearen historiari lotutako metodologiak partekatzea.
- Garai desberdinetako artearen inguruko loturak ezartzea.
- Artera gerturatzeko ikuspegi desberdinen garrantzia nabarmentzea.
Nori zuzenduta
- Artearen Historiako ikasle eta irakasleak.
- Arte Ederretako ikasle eta irakasleak.
- Historiako ikasle eta irakasleak.
- Ikasketa feministetako ikasle eta irakasleak.
- Euskal kulturarekiko interesa duen pertsona oro.