Jone Rubio Mazquiaran
Ikertzailea eta arte-kritikaria. Artearen Historian graduatua da Euskal Herriko Unibertsitatean. Ikasketak amaitu ondoren, Bartzelonako Unibertsitateko Artearen Historiako Ikasketa Aurreratuen masterra egin zuen. Bertan, emakumeak espazio publikoarekin duen harremana ikertu zuen, performancea edo bideoa bezalako baliabide artistikoen bidez. Bada, horri eutsi dio bere doktoretza teasia garatzerako orduan, baina oraingoan, euskal herriko testuinguruan zentratuz. Halaber, 2022. urtean Uharte Zentroaren ‘Uholdeak. X hau ez da okupatzen’ erakusketa proiektuaren komisarioa izan zen. Gaur egun, Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Garaikideko Ikerketako doktoretza egiten du, EHUk ikerlari aurredoktoralei eskeintzen dien kontratuaren bitartez eta BERRIA egunkarian arte-kritikari gisa aritzen da.
Inguma