Filosofo Euskaldunen I. Bilkura: pentsamendua eta irakaskuntzaren erronkak.
Aurkezpena
Filosofo Euskaldunen I. Bilkura dugu hau, bi urtero ospatzeko sortua, UEUko Filosofia Sailaren ekimenez eta Agora Filosofia Elkartearekin elkarlanean.
Lehen jardunaldi honetan, egun batez, Eibarren elkartuko gara gogoeta filosofikoa edota haren irakaskuntza euskaraz egiten dituztenak elkartu, saretu eta batera pentsatzeko bidean jartzeko.
Goizean, Besaulkia podcasteko arduradunen solasaldiarekin eta filosofia ikasgaien etorkizunaren gaineko gogoetarekin abiatuko gara. Ondoren, komunikazioetarako tartea izango dugu, bai unibertsitate, kultura eta akademietako ekarpenak aurkezteko, bai bigarren hezkuntzako tailer, ekimen, praktika on eta proposamenak ezagutzera emateko.
Horrekin guztiarekin helburu nagusi bi ditugu: filosofia euskaraz egiten dutenen komunitatea biltzen hastea, urtez urte hazi eta sendotzen joan dadin, eta gaur egungo pentsamendu eta irakaskuntzaren erronken inguruan gogoeta egitea.
Jardunaldi hau elkarlanean antolatu dute UEUk eta Agora Filosofia Elkarteak.
> Elkarrizketa: Jon Mentxakatorre: "Filosofiaren erronka nagusia bere izaera benetan ulertzea da"
Irakasleak
- Maider Arregi Markuleta
- Miren Jone Lizarzaburu Garcia
- Iñigo Martinez Peña
- Maitane Nerekan Umaran
- Ainhoa Urien Telletxe
Helburuak
- Gogoeta filosofikoa edota haren irakaskuntza euskaraz egiten dituztenak elkartzea eta saretzea; hots, filosofia euskaraz egiten dutenen komunitatea biltzea.
- Gai esanguratsuak aurkeztea, eztabaidatzea eta ikerlan zein praktika onen bilduma egitea, materiala zabaldu zein berria sortzeko asmoz.
- Hezkuntzan, gizartean edota erakundeetan eragiteko proposamenak edota ekimenak egiteko indarra batzea.
Nori zuzenduta
Filosofia arloan lanean, ikertzen, irakasten, ikasten, pentsatzen ari diren irakasle, ikasle, teknikari eta erakundeei.