Iñigo Martinez Peña

Izena: Iñigo
Abizenak: Martinez Peña
Ikasketak: Filosofian lizentziatua eta psikoanalisian formakuntza
Jaioterria eta urtea: Gasteiz, 1975

Filosofian lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean. Batxilergoko Filosofia eta Psikologia irakaslea, Loiuko Lauro ikastolan 2000tik aurrera. Filosofia eta pentsamendu kritikoa gizarteratzeko lanean dabilen Agora Filosofia Elkarteko kidea. Filosofiaren defentsak (Erein, 2017) liburuaren koordinatzailea eta Mandamentu hipermodernoak. Egungo inertziak zalantzan jartzen (Elkar, 2021) eta Pantailen Garaipena: Begiradaren totalitarismoaren aurka liburuen egilea da. Euskadi Irratiko Hiri Gorrian saioko kolaboratzailea, Jakin eta Prest aldizkarian eta Berria egunkarian iritzigilea izandakoa, filosofiarekin bat egungo mundua ulertzeko ahaleginetan. Egun, Prest! Deustualdeko aldizkarian iritzigilea da, eta formakuntza psikoanalitikoan parte-hartzen du Bilboko Antena Klinikoan.


Inguma