Haur eskolako hizkuntza indartzen familia etorri berriekin

Hasiera - Bukaera data: 2022ko urtarrilaren 13a - 2022ko otsailaren 18a (astean zehar)
Tokia: Ikasgela Birtuala
Ordutegia: 00:00-24:00
Modalitatea: Online
Ordu kopurua: 25
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Haurreskoletan euskara da komunikatzeko eta ikasteko hizkuntza. Baina Haurreskolak testuinguru eleaniztunetan kokatzen dira eta haur askoren etxeko hizkuntza ez da euskara. Honek ezaugarri bereziak hartzen ditu familia etorri berrien kasuan: hainbaten kasuan ez dute euskarari buruzko erreferentzia handirik, eta haur horien etxeko hizkuntza ez da ez euskara ezta hainbaten kasuan gaztelania ere.

Irakasleak

Helburuak

1. Etorri berriak diren familietako haurrekin euskarara hurbilpena eta euskararen lanketa egiten hasteko oinarriak eta tresnak aurkeztea.

2. Lanketa hori egitera begira ikuspegi komunikatiboa garatzera begirako oinarriak eta baliabideak ikustea: hizkuntzarekin gauzak egiteko beharrak asetzeko gai izatea.

3. Euskararen garapenean haurren etxeko hizkuntza(k) kontuan hartzeko eta baliatzeko proposamenak aurkeztea.

4. Etorri berri diren familien premia linguistikoez jabetzea, kulturartekotasun gakoei eutsiz.

5. Familien hizkuntzak ikustarazteko eta eleaniztasuna modu egokian aurkezteko proposamenak egitea.

6. Familiei, haurren hizkuntza-sozializazioari begira eta hizkuntza-portaerei begira eragin positiboa izan dezaten, oinarriak, baliabideak eta tresnak eskaintzea.

Edukiak

• Hizkuntzen ikaste prozesua, haurren garapena eta 0-2 urteko haurren hizkuntza beharrak

• Kulturartekotasuna eta eleaniztasuna: gaur egungo egoera

 

2. Euskarara hurbilpena eta euskara garatzen hasteko tresnak: hizkuntza-jolasak, hizkuntza-errutinak, abestien erabilera eta abar

 

3. Hizkuntzaren garapena ikuspegi komunikatibotik egitera begirako oinarriak eta baliabideak: haurren hizkuntza beharretatik ekintza komunikatibo sinpleen sorrera eta hezitzaileak erabil ditzakeen tresnak

 

4. Transferentzien bidez haurren etxeko hizkuntza(k) oinarri hartuta, euskararen garapenean baliatzeko aholkuak

 

5. Haurreskolako eguneroko jardunean familien hizkuntza ikustarazteko eta eleaniztasunera begirako mezuak emateko aholkuak eta tresnak

 

6. Hezitzaileen eta familien arteko harremana: hizkuntza-irizpideak eta portaerak, horiek aurrera eramateko tresnak

 

7. Hezitzaileak eta gurasoak norabide berean: familietan seme-alaben hizkuntza-sozializazioan modu positiboan eragin dezaten proposamenak eta tresnak

Metodologia

lkastaroa online motakoa izango da eta, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforman oinarrituta dagoen UEUren “Ikasgela Birtuala” erabiliko da. lkastaroa parte-hartzailea izango da, eta teoria bizi esperientzietan eta eguneroko lan jardunean kokatzea izango·du helburu, hausnarketa pertsonalak elkarbanatzean oinarrituz.

Nori zuzenduta

Haurreskolen Partzuergoko hezitzaileei.

Jakintza-arloak