Hizkuntzalari Euskaldunen IV. Topaketa. Hitzetik hotsera.

Data: 2019ko ekainaren 25a (Asteartea)
Ordutegia: 9:15-13:45
Izaera: Presentziala
Ordu kopurua: 4.5
Matrikula-epearen hasiera: 2019ko maiatzaren 13a
Matrikula-epearen bukaera: 2019ko ekainaren 19a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

1998an argitaratu zituen Euskaltzaindiak Euskara Batuaren Ahoskera Zainduaren (EBAZ) arauak. Badirudi, euskal hiztunen artean, batuaren gainerako arauak baino ezezagunagoak direla ahoskerarenak. Bestalde, ahoskera ez da mugatzen bokal-kontsonanteen ezaugarrietara. Ahoskera ikasteko esaldiak ahoskatzen ikasi behar da. "Prosodia kontsonante eta bokal ezaugarriekin batera ahoskatzen den beste hori da: azentu gorabeherak, doinu aldaketak, silabakatzea, lastertasuna, eta abar."

Irakasleak

Helburuak

  1. Euskara Batuaren Ahoskera Zaindurako (EBAZ) arauen komunikazioa ezagutzea.
  2. Ahoskeraren i(ra)kasgarritasuna lantzea.

Edukiak

EBAZ arauaren (Euskara Batuaren Ahoskera Zaindua) ideia indartu asmoz arauen interpretazioa egingo da. Horretarako eztabaida bultzatuko da, bi ardatz gogoan izanik: euskararen estilo-mailak, batetik; euskalkiak eta batua, bestetik. Honekin batera, alderdi praktikoa ere landuko da, ahoskeraren irakasgarritasuna ideia nagusitzat harturik.

Metodologia

Ikastaro teoriko-praktikoa izango da.

Nori zuzenduta

Komunikatzaileak, irakasleak, irrati-telebistako esatariak, aktoreak, eta oro har ahoskeraren inguruan interesa duen edonor.

Jakintza-arloak