Miren Lourdes Oñederra Olaizola
Izena: Miren Lourdes
Abizenak: Oñederra Olaizola
Ikasketak: Euskal Filologian doktorea
Jaioterria eta urtea: Donostia, 1958
Euskal hizkuntzalaria (fonologian espezializatua), ikerlaria eta euskal idazlea da. Hispaniar Filologian lizentziatua eta Euskal Filologian doktorea, EHU/UPVko irakasle katedraduna da, eta euskaltzain oso izendatu zuten 2007ko azaroaren 30ean.