Hezkuntza formalean elikadura subiranotasuna lantzeko erremintak.

Aurkezpena
Elikadura burujabetza eta kontsumo arduratsua txikitatik lantzea berebizikoa da, bereziki gazteen artean ohitura kritikoak eta jarrera ekintzaileak bultzatzerako orduan. Bide horretan, EAThink proiektuak haur eta nerabeekin, ikastetxean, gaur egungo elikadura ereduaren interdependentzia globalak eta elikadura eredu jasangarriak lantzea du helburu, batez ere metodologia parte-hartzaileak eta arazoen ebazpenean oinarritutako estrategiak erabiliz.
Azken bi urte hauetan irakasle eta adituekin elkarlanean material didaktiko anitz landu izan da, bai Euskal Herrian eta baita proiektua garatu den Europako beste 12 herrialdetan ere, eta proiektuaren hirugarren urtea amaitzear denean orain arte landutakoa Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleekin partekatu nahi da eta euskal irakasleek haien ikastetxeetan elikadura burujabetza jorratzeko erremintak eskuragarri ipiniz.
Ondoko erakundeekin elkarlanean antolatutako ikastaroa:
Irakasleak
- Mirene Begiristain Zubillaga
- olaiz duhau izaguirre
- Jakoba Errekondo Saltsamendi
- xabier goikoetxea iglesias
- Maialen Sistiaga Poveda
Helburuak
- Elikadura Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako curriculumean txertatzeko esperientzia praktikoak ezagutu.
- Gaia ikasleekin lantzeko erreminta praktikoak jaso: Europan garatutako ikas-unitateak, tailer tematikoak eta eskola-baratzeak.
- Arazo-ebazpenean oinarritutako hezkuntza erabiltzeko erremintak eta ideiak landu.
- Gizartearen Eraldaketarako Hezkuntzarako erremintak garatu.
Edukiak
- Herri eskolatik elikadura burujabetza lantzeko oinarriak eta marko teorikoa.
- Eskola baratzeak garatzeko tailer praktikoa: Bizi Baratzea proiektuko Jakoba Errekondoren eskutik ikastetxeetan ikasturtearen erritmoetara egokitutako eskola baratzeak antolatzen ikasteko tailer praktikoa.
- Elikadura ikasgelan lantzeko tailer praktikoa: EAThink proiektuan garatu diren tailerrak irakasleek beraiek ikasgelan garatu ahal izateko tailer praktikoa egingo da Donostiako Kutxa Ekoguneko kideen esku, ikasleekin elikaduraren interdependentzia globalak, bertakoa eta sasoikoa jatearen garrantzia eta kontsumo arduratsua jorratzeko tresna didaktikoak landuko dira.
- Esperientzia praktikoen mahai-ingurua: Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan elikadura zeharka edo zehazki landu dituzten bi esperientzia praktiko aurkeztuko dituzte horiek garatu dituzten irakasleek, arazo-ebazpenean oinarritutako proiektuetan indar egingo da.
Metodologia
Esperientzia praktikoen mahai ingurua eta tailer praktikoak.
Nori zuzenduta
- Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleak, bereziki tutoreak, eta modu transbertsalean ikasgai ezberdinetan lan egiten duten irakasleak.
- EAThink proiektuan parte hartu duten irakasleak.
- Ikastetxeetako Agenda21 koordinatzaileak eta zuzendaritza taldeak.
- Irakasle-eskolan ikasketak burutu edo irakasle izateko masterra gauzatzen ari diren ikasleak.
- Guraso elkarteetako kideak.
- Hezkuntzan jasangarritasuna lantzeko aholkulariak.