Maialen Sistiaga Poveda
Izena: Maialen
Abizenak: Sistiaga Poveda
Ikasketak: Biologian lizentziatua
Jaioterria eta urtea: 1987
EuskalNatura – UEU Natur Zientziak taldeko kidea 2007 urtetik, egun UEUko irakaskuntza masterrean “Berrikuntza Ikasgelan” irakasgaiko irakaslea da. Biologian doktorea da eta Euskal Herriko Unibertsitatean, British Columbiako Unibertsitatean (Kanada) eta Cagliariko Unibertsitatean (Italia) aritu izan da lanean ikertzaile eta irakasle gisa. Esperientzia zabala du aisialdi taldeen koordinazioan eta ingurumen hezkuntzan. Hain zuzen, 2016 urtetik Kutxa Ekoguneko Ingurumen Hezkuntzako departamentuan dabil, baso-eskolako teknikari gisa.
